Futbola: gehigarrien eragina errendimenduan

06.Eka

Kod. O02-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko

Online matrikula

Matrikula inprimakia
bete eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaroaren hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelera dira. Ez da itzulpenik egongo.

Gehigarriak gai nabarmena dira gaur egungo futbol munduan. Maiz errendimendua areagotu, errekuperazioa hobetu edo osasun orokorra mantentzeko erabiltzen dira. Gogoratu beharra dago jokalariaren dieta osasuntsua, anitza eta orekatua bada ia inoiz ez dagoela gehigarriak erabiltzeko premiarik. Hala ere, salbuespenezko kasu batzuetan gehigarriek errendimendua edo errekuperazioa hobe dezakete, betiere dieta orekatu eta osasuntsu baten osagarri gisa hartzen badira, eta ez dieta hori ordezkatzeko xedez.

Kirol gehigarrien industria etengabe hazten ari da eta negozio izugarri aberatsa bilakatu da. Merkatu-mailan indar muskularra, ahalmena, abiadura edo erresistentzia hobetzen dutela adierazten duten aukera ugari eskaintzen ditu, eta baita lesio eta gaixotasunak prebenitu edo errekuperazioa suspertzeko produktuak. Aipatutako errendimendu fisikoari buruzko adierazle guzti horiek futbolari profesionalarentzako nabarmenak izanik, ez da harritzekoa eliteko jokalariak, entrenatzaileak eta kirol zientzien langileak nolabait estututa ibiltzea futbol partida eta entrenamenduei eusteko ebidentzia zientifikoan oinarritzen den gehigarri-estrategia praktikoa garatzeko erronkari aurre egin behar diotenean.

Helburuak

Futbolean erabiltzen diren gehigarrien inguruko azken joerak aztertu.

Joera horien inguruan eztabaidatu, eta beren aplikazioa aztertu formakuntza eta errendimendu-futbolean.

Kolaboratzaileak

  • SD Eibar Fundazioa
  • AXA
  • Fullgas
  • Jardunaldi profesionala
    • Kirola
    • Osasuna
  • 06.Eka
  • Eibar, Ipurua
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 10 ordu
  • Web
  • PDFa eskuratu