Gerontología - 2020: Retos esenciales de la próxima década

22.Uzt - 24.Uzt

Kod. G19-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

XXI. mendearen bigarren hamarkadan, Gerontologiaren desafioek adineko pertsonen arreta eta esku hartzea aldatuko dituzte urte gutxiren buruan. Hitz gutxitan azaltzeko, alde batetik, bizi itxaropena luzatzea aldaketak eragiten ari da bizi zikloan bertan, eta konplexuagoa egiten ari da ‘zahartzaroa’ deitzen dugun etapa; kasu askotan, 20-25 urte baino gehiago irauten hasi da, eta elkarrekin bizi dira osasun, trebetasun, helburu, behar… desberdinak dituzten “gurasoak eta seme-alabak". Bestetik, orain arte nabarmenak izan ez diren erronka handiak agertu dira (bakardadea, zaurgarritasuna, belaunaldien arteko ituna, etab.), fokua beste leku batean ipini dutenak.  

Lehenengo egunean, ikastaroak aztergai izango ditu aldaketa horietatik eratorritako funtsezko desafio teorikoak; hala nola zahartze aktiboaren paradigma gainditzea eta zahartzaroaren zentzuaren gaia (zentzu pertsonala nahiz kolektiboa); gainera, martxan jarri diren esperientzia zehatz batzuei buruz eztabaidatuko da. Bigarren egunean, esku hartzearen erronkak aztertuko dira (bereziki, bakardadeari aurre egiteko esku hartze konplexua), Pertsonan Oinarritutako Arretari lotutako begirada zabalago baten beharra, eta zaurgarritasunari ikuspegi multidimentsional batetik aurre egiteko erronka. Azken egunean, aztergai izango da gizarte osoari eragiten dion belaunaldien arteko ituna, zalantzarik gabe hurrengo belaunaldien etorkizuna baldintzatuko duena.

Helburuak

Adineko pertsonen arretak eta esku hartzeak datozen urteetan izango dituzten desafio saihestezinak aztertzea.

Belaunaldien arteko itunak gizarteari dakarkion desafioan sakontzea eta hari aurre egiteko modu zehatzak bilatzea.

Ekiteko eta esku hartzeko bideak aztertzea, ikuspegi global eta zeharkako batetik.

Etorkizuneko gerontologiaren oinarriei buruz eztabaidatzea eta oinarri horietan sakontzea.

Datozen hamarkadei begira gizarte politiketan egin behar diren aldaketa garrantzitsuenak aztertzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Aubixa Fundazioa
  • Obra Social
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • Osasuna
    • Zahartzaroa
  • 22.Uzt - 24.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu