Indarkeria egoeren eta harreman gatazken kudeaketa

20.Eka

Kod. O04-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak egunerokoan erasoak jasaten dituzten eta halako gatazkak nola kudeatu ezagutu nahi duten profesionalen eskaerei heldu eta erantzuna eman nahi die; bereziki medikuek eta zuzenean pertsonekin lan egiten duten profesionalek eginikoak.

Egoera horiek estres emozionala eragiten diete profesionalei, eta horregatik sortzen zaie hura eragiten duten egoerak kudeatzen lagunduko dieten teknikak eta komunikazio trebetasunak ezagutzeko beharra, baita erasoak berak berekin dakarren karga emozionalak kudeatzekoak ere.

Ikastaroaren ardatz nagusia profesionalen osasunari heltzeko beharra da, profesionalaren zaintzak eragin zuzena izan dezan haren bizi kalitatearen eta ondorioz, haren lanaren kalitatearen hobekuntzan. Ezin da pertsonentzat ondo lan egin norbera, pertsona bezala, ez badago osasun baldintza optimoetan.

Lanbide munduan gertatzen diren erasoak partekatu, aztertu, identifikatu eta haiei heltzeak aurre egin beharreko egoera gatazkatsuak egoki konpontzeko jakintza eta trebetasun gehiago izatea eragingo du.

Helburuak

Erasoak eta ondorio emozionalak testuinguruan jartzea. Definizioa, eraso mota, esparrua eta gatazken kudeaketa.

Gatazka identifikatzea prebentzio handiagoa egin eta egoerari hobeto heltzeko.

Laneko estresa eta pertsonen arteko harremanak ulertzea.

Arlo profesionalean gertatzen diren indarkeriazko egoerak eta lanbide feminizatuenetan dituzten ondorioak aztertzea.

Tresnak eskuratzea hainbat kolektibotan estresa kudeatu ahal izateko.

Adimen emozionala.

Protokoloa eta legezko abordatzea erakundeetan. Legeria eta jurisprudentzia. 

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Personal sanitario, educadores, Servicios sociales, Agentes de seguridad ciudadana

Kolaboratzaileak

  • Colegio Oficial de Enfermería de Gipuzkoa
  • Tailerra
    • Osasuna
    • Psikologia
  • 20.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...