Gestión integral de paisajes culturales y patrimonio: metodología y estudios de caso para la protección, intervención y dinamización socioeconómica en el ámbito latinoamericano

13.Aza - 12.Abe

Kod. @35-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Carl Sauer-ek 1926. urtean definitu zuenetik, paisaia kulturalaren kontzeptua geografia arloan aztertu eta garatu izan da batez ere.

Paisaia hautematen den espazio gisa ere ulertuta, ordea, diziplina anitzetan trebatutako zenbait hirigilek –Kevin Lynch-ek kasu, zeinak arkitekturaren inguruko kezkak Taliesinen landu zituen) lurralde antolamenduaren funtsezko elementuak txertatu zituzten beren kudeaketan.

2000ko Florentziako Hitzarmenean, paisaia naturala/landa paisaia eta paisaia antropizatua/hiri paisaia kontzeptuen arteko erkaketa zaharra (Marsh, 1864) behin betiko gainditzen duen kontzeptua finkatu zuen, «izaera» nozioa erantsita.

Parte izatearen sentimenduak sortu eta eragiteko gaitasunak markatzen du sarri paisaien izaera, «ondasun zatikatuak integratzeko potentzial» gisa definitzeraino (Lopo, 2007).

Horregatik guztiagatik, arkitektoak funtsezko rola izan behar du paisaia kudeatzeko taldeetan, elkargoarekin koordinatu eta diseinatuz kudeaketa, hala ondasun elementu egituratzaileei dagokienez, nola lurraldearen antolamenduari dagokionez, memoria kolektiboen agertoki den aldetik.

Paisaia edo ondarearen katalogoak edota horiek kudeatzeko maisu planak diseinatzeko lanetan egoki trebatuta ez gaudela sinetsita (eta lurralde antolamendurako tresnak garatzeko funtsezko elementuak izaki), arlo horri buruzko irakasgai espezifiko bat ezartzeko proposamena egiten dugu, etorkizunean proiekzioa eduki dezakeelakoan.

Irakasgai horren bidez, Ondarearen Balio Katea (Criado, 1996) osatzen duten katebegiak garatzen irakastea da asmoa, besteak beste: paisaia osatzen duten ondare elementuen garrantzia eta balorazioa; memoria kolektiboak berreraiki eta gauzatzeko herritarren parte hartze egokia bermatuko duten elkarrizketa sozialerako prozesuak; eta, jakina, esku hartzeko jarraibideak, ondare elementu soilei dagokienez ez ezik, baita egituratzen eta balio erantsia ematen dioten lurraldeari dagokionez ere bai.

- 30 ordu, lau astean zehar. (Dedikazioa: 7-8 ordu astean)

- Astebete gehiago, ikastaroa amaitu, eta ebaluazioa egiteko

- Hasiera: 2019/11/13 Amaiera: 2019/12/12

Prezio bakarra: 80 euro

Hizkuntza ofiziala: gaztelania

Helburuak

Paisaia kontzeptuaren aplikazio praktikoa zehaztea

Paisaiak ondare zatikatuak integratzeko potentzial gisa aztertu eta kudeatzea (Martín Lopo)

Paisaia kulturalak kudeatzeko politikak alderatzea nazioarteko zenbait testuingurutan

Paisaia kulturala definitzen duten elementuen gainean esku hartzeko irizpideak zehaztea

Paisaia kulturalen dimentsio sozioekonomikoa garatzea, turismo kulturalean oinarritutako proposamenetatik harago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Online ikastaroa
    • Artea eta kultura
    • Energia y ingurumena
  • 13.Aza - 12.Abe
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...