Gobernantza irekia eta lankidetzazkoa: Etorkizuna Eraikiz kasua / Gobernanza abierta y colaborativa: El caso Etorkizuna Eraikiz

04.Ira - 05.Ira

Kod. G15-17

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko

Online matrikula

Matrikula inprimakia
bete eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ezinbestekoa dugu bide berriak zabaltzea, gure kultura politikoan aldaketak ezartzea. Behartuta gaude gure antolakuntzen balioak eta oinarrizko jarrerak egokitzera gero eta konplexuagoa den ingurune batera. Premia dugu etorkizuneko erronkei aurre egingo dieten erantzunak identifikatzeko. Eta, horiek guztiak direla eta, boterea gauzatzeko ditugun egitura mental eta organikoak berrikusi behar ditugu ezinbestean.

Xede dugu gobernantzaren eskema berri baten oinarriak identifikatzea eta ezagutzea, azaleko moldaketetatik askoz harago, ekintza publikoaren eraginkortasun soila gainditu eta urrunago eramango gaituztenak. Gipuzkoako Foru Aldundia buru belarri ari da legitimotasun partekatuen bilaketa prozesu batean. Onartzen du gobernu ekintza jada ez dela aski, eta, ondorioz, zeharka jardun behar du, eta sarean gizarte eta erakunde eragile guztiekin batera.

Ikastaro berri honek, hausnarketa akademikoen eta nazioarteko esperientziekin egindako alderaketen jarraipena dena, helburu du zehaztea nolakoa izan behar ote duen politikaren eta gizartearen arteko harreman berriak; zer egin behar ote den herritarren urruntze horrek norakoa alda dezan, eta jo dezan, konfiantza handiagoko harreman baterantz ez ezik,  herritarren inplikaziorantz, hartara parte har dezaten arazoak identifikatu eta ebazteko proposamenetan.   

Erronka begien aurrean dugu: alor publikoak gauzak egiteko dituen moduak berritzea. Ez dadila hain emana egon ondasunak eta zerbitzuak ekoiztera, baizik eta xede izan dezala gertatu behar diren gauzak gertatzea. Horrek, Gipuzkoara ekarrita, esan nahi du lurraldearen lehiakortasunari eutsi eta hobetzea, eta, batez ere, aberastasuna banatzea, gizarte eta lurralde kohesioan sakontzea, eta gizartea berriz abiatu dadin laguntzea

La necesidad de buscar nuevos caminos, de aplicar cambios en nuestra cultura política, de adaptar los valores y las actitudes básicas en el día a día de nuestras organizaciones -en un entorno cada vez más complejo-, y la urgencia de identificar las respuestas que respondan a nuestros retos de futuro, nos obligan, desde una visión transformadora, a revisar las estructuras mentales y orgánicas del ejercicio del poder.

Se trata de identificar y descubrir las bases de un nuevo esquema de gobernanza, que trascienda a las adecuaciones meramente cosméticas y que vayan más allá de la mera efectividad de la acción pública. La Diputación Foral de Gipuzkoa está inmersa en un proceso de búsqueda de legitimidades compartidas, en las que se reconoce que la acción de gobierno ha dejado de ser autosuficiente, lo que obliga a actuar horizontalmente y en red con el conjunto de actores sociales e institucionales.

Este nuevo curso, continuación de reflexiones académicas y de contraste con experiencias internacionales celebrados con anterioridad, busca profundizar en el cómo debe ser la nueva relación entre la política y la sociedad. Qué debe cambiar para que la relación de desapego por parte de la ciudadanía, evolucione, no sólo hacia una relación de mayor confianza, si no que la ciudadanía se sienta implicada y co-participe en la identificación y en las propuestas de resolución de los problemas.    

El reto es obvio, innovar en los modos de hacer del sector público, de modo que esté menos orientada a producir bienes y servicios y más orientada a hacer que pasen las cosas que deben pasar, que en Gipuzkoa cabe sintetizar en los objetivos de mantener y mejorar la competitividad del territorio, y, sobre todo, redistribuir la riqueza, profundizar en la cohesión social y territorial, y contribuir a la regeneración de la sociedad.

 

 

Kolaboratzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia-Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • Ikastaroak guztientzat
  • 04.Ira - 05.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • PDFa eskuratu