"GOLDEN 5" berrikuntza Programa: ikasleen arteko elkarbizitza, ongizatea eta emaitzen hobekuntza ahalbideratuz

16.Uzt - 17.Uzt

Kod. H06-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaroaren hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelera dira. Ez da itzulpenik egongo.

GOLDEN 5 programaren helburu nagusia irakaslearen ikasle eta gelaren ikuspegi positiboa garatzea da. Hasieran DBH etaparako pentsatua izan bazen ere, egun Lehen eta Haur Hezkuntza etapetan ere ezarri egin da emaitza oso positiboekin. Oinarri teoriko sendoa dauka psikologia aldetik. Alde batetik ikaslearen oinarrizko behar psikologikoan zaindu behar dira (autodeterminazio teoria) eta bestetik ikaslearen ikuspegi positiboa (atribuzio teoria). Horrela eginda ikasleen autoestimua eta motibazioa, gelako giroa  eta ikasleen elkarbizitza hobetzen dira, eta azkenean, errendimendu akademikoa ere bai.

Ikastaroan programaren oinarri teorikoak eta bere bost eremu nagusietako estrategiak nahiz beste tresnak aurkezten dira. Gainera, azken urtetan programa ezarri dituzten zenbait Gipuzkoako ikastetxeetako adibideak ere aurkeztuko dira:

- Gelako kudeaketa.

- Harremanak eraikitzen.

- Giro soziala.

- Ikasketa doitua.

- Familia-eskola harremana.

Bukatzeko, 2016/2017 Golden 5 programak hainbat ikastetxetan  izan duen eraginaren ikerketaren emaitzak ere aurkeztuko dira.

Helburuak

Golden 5 programaren oinarri teorikoak ezagutzea eta PEG barruan kokatzea.

Golden 5 programaren eremu ezberdinak aurkeztea (bost eremuak alegia) eta ikastetxeek garatu dituzten praktika onak ezagutzea.

2016-2017 egin den programaren ebaluazio emaitzak aurkeztea eta eztabaidatzea.

  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko Ikasten Nafarroa - Nafarroako Gobernua
  • 16.Uzt - 17.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web
  • ">Youtube
  • PDFa eskuratu