Grafología práctica. Elaboración de informes grafológicos

14.Urr - 23.Abe

Kod. @31-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Grafologia zenbait arlotan (giza baliabideetan, judizialean, psikopatologikoan, forentsean...) erabiltzen den teknika proiektibo bat da; baina egia da, zenbaitetan, teknika hau aipatutako arloetatik harago doala, eta sasizientzian eta esoterismoan murgiltzen dela. Grafologiak idazlearen prozesu neurologikoetan oinarritu behar du bere aplikazioa, eta, teknika proiektiboa izaki, kognizioko eta jokabideko alderdietan soilik zentra dezake bere analisia, horrek zehazten baititu bere esparrua eta mugak.

 

Ikastaroan, mota honetako probetan aplikatzen den metodologia zientifikoa ikasiko du ikasleak, eta bere ezagutzak argitaratutako azterketa eta metaanalisi zientifikoetan eta teknika orok izan behar duen enpirismoan oinarrituko ditu. Ikastaroaren hasieran, metodologia honen gaineko azalpenak emango dira eta, horren ondoren, idazlearen idazketa prozesuan sakondu, eta analisi sistema bat osatuko da. Horrela, ikaslea gai izango da lagin erreal baten bidez eskuratutako ezagutzak ulertu eta aplikatzeko, baita horiek txosten profesional batean aurkezteko ere; betiere, ekintza teoriko zein eratorrien gainean erabateko ezagutza izanik.

- 60 ordu, zortzi astean zehar.

- Astebete gehiago, ikastaroa amaitu, eta ebaluazioa egiteko

- Hasiera: 2019/10/14 Amaiera: 2019/12/23

Prezio bakarra: 120 euro

Hizkuntza ofiziala: gaztelania

Ebaluazioa: Etengabeko ebaluazioa, aukera bat baino gehiagoko hogei galderaz osatutako testen bidez. Azken ebaluazioa. Kasu praktikoa: irakasleak emandakotik abiatuta, txosten grafologiko bat osatzea.

Helburuak

Helburu orokorra

1.- Prozesu sistematiko grafologikoa ezagutzea, idazketaren teknika proiektibotik eratorritako kognizio eta jokabide prozesuak aztertzeko

Helburu zehatzak

1.- Grafologiaren eta haren aplikazio eremuen historia ezagutzea

2.- Metodo grafologikoa aplikatzeko sistema objektiboa ikastea

3.- Elementu grafikoak ulertzea, analisi grafologikoa garatzeko 3.- Analisia txosten profesional batean azaltzen ikastea

Helburu operatiboak

1.- Ikasle guztiek genero grafikoak identifikatzen jakitea

2.- Ikasle guztiek analisi praktikoa egiten jakitea

3.- Ikasle guztiek txosten grafologikoa egituratzen jakitea

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Online ikastaroa
    • Kriminologia
    • Psikologia
  • 14.Urr - 23.Abe
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 60 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...