Egoitzak

UPV/EHUko Uda Ikastaroak EAEko hiru lurraldeetan eta Iparraldean ospatzen dira.

Jarraian egoitza nagusiak zerrendatzen dira, Edizio bakoitzean beste kokapenekin osatzen direlarik. Ikastaro bakoitzaren informazioan aipatzen da non izango den.

 

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua, 48
20007 Donostia/San Sebastián

Ingeles estiloko jauregi hau 1893. urtean eraiki zen Espainiako Errege Etxeak aginduta. Kontxako badiaren aurrean dagoenez, hiriko ikuspegirik ikusgarrienetakoak daude bertatik. Barrualdean, hasiera-hasieratik bere horretan mantendu diren hainbat areto nagusi daude, hala nola, Areto Zuria, Musika Aretoa, Zurezko Aretoa, Areto Txikia, Liburutegia eta Errege Jangela. Jauregiaren gainontzekoa, behin eta berriz aldatua izan da Udaletxeak erosi zuenetik, barrutia funtzionalagoa bihurtuz. 1985eko urriaren 29an oraingo Partzuergoa sortu zen "Miramar Jauregia Partzuergoa" izenpean; bertan UPV/EHUk, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak esku hartu zuten, eta Jauregia eraberritzeari ekin zioten. Jauregia Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen egoitza nagusia da.

Bizkaia Aretoa

Abandoibarra Hiribidea, 3
48009 Bilbo

Eraikin hau Bilboko ingururik enblematikoenetako batean dago. ‘L’ formakoa da eta itsasadarrera eta Guggenheim museora irekita dago, Abandoibarra etorbidearen erdi-erdian, aita Arrupe pasabidearen eta Deustuko zubiaren artean. Beheko solairuan eraikineko auditorio nagusia, MITXELENA, dago, 441 lagunentzako lekuarekin, eta, ondoan, 400 m²-ko ataria, bi bilera-areto eta denda handia. Lehen, bigarren eta hirugarren solairuek 1000 m² luze dituzte, eta honako hauek barne hartzen dituzte: errektorearen eta Gobernu Kontseiluaren bulegoak, 161 eta 66 lagunentzako bi auditorio, erakusketetarako edo bestelako erabileretarako bost eremu garbi eta UPV/EHUko zerbitzu ezberdinetarako bulegoak. Gainera, ia 400 m²-ko terraza lorategiduna dago eraikin honetako lehen solairuan, ikuspegi ikusgarriekin.

Letren Fakultatea

Unibertsitateko ibilbidea, 5
01006 Vitoria-Gasteiz

Farmazia Fakultatea

Unibertsitatearen pasealekua, 7
01006 Vitoria-Gasteiz

Arabako Campusa hiriko hainbat ikastegi historikoren zein UPV/EHU abian jarri ondoren sortutako beste ikastegi berri batzuen integrazio prozesu baten emaitza da. Farmazia eta Letren Fakultateek Udal Ikastaroak antolatutako biltzarrak eta ikastaroak hartzen dituzte.