Ikus-entzunezko komunikazioen praktikak
Postua: Ikus-entzunezko komunikazioen praktikak
Plaza kopurua: 1
Hautagaitzak jasotzeko hasera epea: 01.Abe.2018
Aurkezpen epe amaiera: 31.Urt.2019
Postuaren profila:
Helburua: Komunikazio eta Marketing departamenduari laguntzea Uda Ikastaroen 2019ko Edizioaren kanpaina abiarazten.
Profila: Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko ikaslea. Unibertsitatearekin hitzarmen bat sinatuko da.
Eskaintza:
Datak: otsailaren 1etik maiatzaren 31ra arte (egutegia hautagairekin zehaztuko da)
Lanaldia: astean 20 ordu.
Epe hau amaituta, udan jarraitzeko aukera egongo da eta positiboki baloratuko da hautagaiek ekainaren 1etik irailaren 15era jarraitzeko aukera izatea.
Laguntza-poltsa: 1000€ egindako 450 orduengatik.