Historia pixka bat

UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa 1993. urtean sortu zen. Izaera pribatuko Fundazio mistoa da eta ikasketa eta unibertsitate-hedapenerako jarduerak antolatzea da bere egiteko nagusia, eta bere helburu behinena, berriz, UPV/EHUko Uda Ikastaroak antolatzeko zein UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioaren Patronatuak sortu eta txertatzea erabakitako bestelako jarduerak antolatzeko tresna arin eta eraginkorra izatea.

  • 1982
    • 1982ko maiatzean, Gipuzkoako Aldundiaren Hezkuntza Batzordeak Donostian Uda Ikastaroak egiteko erabakia hartu zuen.

    • Lehen edizio horrek izaera esperimentala izan zuen eta Gipuzkoako Campuseko Ikastegiek (Zorroagako FIHEZI, Zuzenbide Fakultatea, Arkitektura Goi Eskola Teknikoa) antolatu zuten.

  • 1985

    • Ricardo Echepare UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendaritzaz arduratu zen.

  • 1987

    • Babestutako Ikastaroak abian jarri ziren. Aurrezki Kutxak, Iberduero eta Ingeniari Teknikoen Elkargo Profesionala bezalako hainbat erakundek Ikastaro batzuk diruz lagundu zituzten.

  • 1989

    • Ikastaroen VIII. Ediziotik aurrera ikastaro gehienen egoitza Miramar Jauregia izan da. Esparru berriaren bitartez, jarduera hobeto integratzeaz gain, Uda Ikastaroei gune pribilegiatua eman zitzaion.

    • BBVA kolaboratzen eta Uda Ikastaroetako kide izaten hasi zen, bere diseinuan esku hartuz eta bere laguntza finantzazioaren bitartez, eta ordutik eutsi egin dio partaidetza horri BBV Fundazioaren, eta ondoren, BBVA Fundazioaren bidez, Ikastaroen ezaugarri gisa.

    • Ikastaroak europartzen hasi zen.

  • 1993

    • Uda Ikastaroak Fundazioa eratu zen.

  • 2000

    • “Irakasteko ikasi” programa hasi zen, bereziki irakaskuntzako profesionalen prestakuntza eta eguneratzeari zuzenduta. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin elkarlanean prestatu zen, eta sailak Garatu prestakuntza planaren barruan eskainitako Ikastaroetan barne hartu eta homologatu zituen.

  • 2001

    • UPV/EHUko Uda Ikastaroen jarduera erabat finkatuta zegoen, eta horren adierazle, hogeigarren edizioko egitarauaren barruko 65 jarduera arautuetan 6.157 ikastek esku hartu izana izan zen.

  • 2002

    • Lehen aldiz, txikiagoa izan zen ikasleen kopurua matrikulatutako profesionalena baino, gizarteko eragile ezberdinen topaleku gisa finkatuz.

  • 2004

    • Interes orokorreko gaien inguruan herritarrei zuzendutako “Ikastaroak guztientzat” formula probatu zen.

  • 2006

    • Uda Ikastaroen 25. urteurrena ospatu zen, Noam Chomsky edizioko pertsonaia nagusia izan zelarik.

  • 2007

    • Ricardo Echeparek José Luis de la Cuestari eman zion lekukoa.

  • 2008

    • Ikastaroak Streeming bidez ematen hasi ziren, ezagutza presentziazko esparrutik haratago hedatzeko.

  • 2011

    • Online Ikastaroak programa abiatu zen, hedapenaren ildo estrategikoa sustatuz.

  • 2012

    • Hitzarmena sinatu zen Osakidetzarekin (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila), bertako profesionalak Uda Ikastaroen eskaintzaren bitartez prestatzeko.

  • 2014

    • Bizkaia eta Arabako unibertsitate hedapenerako jarduerak Gipuzkoako Uda Ikastaroen eskaintzan barne hartu ziren, udako eskaintza integral bakar bihurtuz.

  • 2015

    • José Luis de la Cuesta Carmen Agouesi eman zion lekukoa.

    • Parte-hartzaile eta jarduera kopururik handiena lortu zen.