Xedea, ikuspegia, balioak

Xedea

UPV/EHUren Uda Ikastaroen xedeak unibertsitatea hedatzea eta etengabeko prestakuntza ematea dira, honako hauen bidez: prestakuntza orokorra, ezagutza profesionalen eguneratzea, sentsibilizazioa eta gizartean garrantzitsuak diren gaien inguruko eztabaida. Horrela, Topagunea eraikiz.

Uda Ikastaroen xede osagarria UPV/EHUren eta, hedaduraz, euskal kulturaren irudi positiboa transmititzea da. Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoaren eta Donostiaren kanporako proiekzioa, bai eta bertako erakundeena eta erakunde laguntzaile eta babesleena ere, gure xedearen parte dira.

Beren xedea hedatzeko, Uda Ikastaroak irekita daude tokian tokiko, estatuko eta nazioarteko erakunde eta instituzioekin lankidetzan aritzeko.

 

Ikuspegia

Gure ikuspegia da erreferentziazko topagune – fisikoa zein birtuala – bihurtzea estatuan eta nazioartean, gizartearen erronkei dagokienez gizarteko eragileen – akademia, ikerketa, profesionalak, ikasleak, erakundeak eta herritarrak oro har – prestakuntza, eztabaida eta topaketarako.

 

Balioak

  1. Kudeaketa autonomia "Uda Ikastaroak Fundazioaren” baitan. 
  2. Errespetua ideia aniztasunari.
  3. Zerbitzua emateko eta egokitzeko bokazioa, egoera aldakorretara egokitzeko eta aurrea hartzeko gaitasun gisa ulertuta.
  4. Iraunkortasuna, planetaren osasun integralarekiko konpromisoa, Uda Ikastaroen berezko balio gisa.
  5. Berrikuntzaren kultura jardueraren kudeaketa, egitura eta garapenean, ekintzailetza sustatuz.
  6. Kalitatea, gure eskaintzaren eta kudeaketa-ereduaren helburu gisa.
  7. Gardentasuna eta Erantzukizuna edo “egiten dena esatea, esaten dena egitea, eta kontuak ematea".
  8. Nortasuna Euskal Herrian errotua eta UPV/EHUren leloari jarraituz munduari irekia: EMAN TA ZABAL ZAZU.
  9. Fundazioaren taldeko pertsonak erakundearen funtsezko muintzat hartzea
  10. Lankidetzarako jarrera UPV/EHUko Ikastegi, Sail eta Institutuen, bestelako Unibertsitate, Erakunde, antolakunde, gizarte eta kultura elkarteen eta enpresen aurrean.