Hablar siempre con eficacia: en público, en privado, en radio y en televisión

20.Abu - 23.Abu

Kod. I08-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Jendaurrean hitz egiteaz gozatzen lagunduko dizugu, eta zure aurkezpen eta hitzaldiak hobeto eta azkarrago antolatzen, zeure buruarenganako konfiantza areagotuz. Berehala aplika daitezkeen tresnak emango dizkizugu, zure entzuleek hobekuntza lehenengo egunetik antzeman dezaten. Publikoan segurtasunez eta eraginkortasunez hitz egitea eskubide bat eta demokrazia aurreratuen ezaugarri bat dela sinesten dugu. Metodo bat jarraituta, eta praktikarekin, jendaurrean hitz egitea hizlariarentzat zein entzulearentzat ekintza pozgarria izan dadin lortuko dugu, norberaren arrakasta pertsonala, profesionala eta soziala hobetuta.

Helburuak

Gure nortasuna indartzea, autoestimu gorena lortuta, komunikazio eraginkorraren oinarri gisa. Beldur eszenikotik plazer eszenikora igarotzea.

Ideiak metodikoki antolatzea entzuleen arreta erakarri eta hari eusteko helburuz, mezua haiengana iritsi eta arrastoa utz dezan lortuta.

Gidoi bat egitea eta inprobisazio, eztabaida, bozeramailetza eta irakurketa eraginkorraren modalitateak ondo menderatzea.

Gure interbentzio publikoei, irratikoei eta telebistakoei ahalik eta etekinik handiena ateratzea.

Geure onetik atera gabe eztabaidatzea eta modu menderaezinean argudiatzea.

Bizitzak jendaurrean hitz egiteko eskaintzen dizkigun aukera guztiak baliatzea eraginkortasunez mintzatuz.

Hitzaren bidez besteak konbentzitzeko eta motibatzeko gaitasuna hobetzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak
  • Tailerra
    • Hezkuntza
    • Informazioa eta komunikazioa
  • 20.Abu - 23.Abu
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 40 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...