Harremanak, gauza handien sortzaile: soziokonstrukzionismoa eta lankidetzarako praktikak

04.Mar - 31.Mar

Kod. @15-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Soziokonztrukzionismora eta lankidetzarako praktikak ezagutzeko ikastaroa izango da: mundua ulertzeko ikuspuntu hauek zertan datzaten, zeintzuk diren euren ideia nagusiak eta ideia hauetatik ondorioztatzen diren praktikak.

Metodologia: partehartzailea. Lankidetzarako ikasketa komunitate bat sortuko da non hasiera batetik parte hartzaileen ahots guztiak entzuteko eta elkarbanatzeko dinamikak erraztuko baitiren. Komunitate horretatik landuko diren gaiak, lantzeko erak, sakontasuna, etab. eztabaidatu dira, nahiz eta ikasketa espazioa erraztuko duenak espazio hau kudeatzeko eta aukerak zabaltzeko proposamenak aurkeztu.

Ebaluazioa: Azken astean egingo da, ikasitakoaren praktikotasuna lantzearekin batera. Ebaluaketak ikasketa espazioa errazten duen pertsonaren, ikaslearen beraren eta ikasketa komunitatearen ikuspegiak barne hartuko ditu.

Ebaluazioaren hasiera data: 25/03/2019

Ebaluazioaren bukaera data: 31/03/2019

-30 ordu 4 astetan zehar (astero 7-8 lan-ordu)

-Hasiera: 2019/03/04 Bukaera: 2019/03/31

-Tarifa bakarra: 80 euro

-Hizkuntza ofiziala: euskara

Helburuak

Soziokonstrukzionismo eta lankidetzarako praktiketara sarrera bat egitea

Konstrukzionismoaren eta lankidetzarako praktiken autoreak aztertu: Gergen, Shotter, McNamee hala nola Anderson, Londres, Grandesso...

Mundua ulertzeko eta munduan kokatzeko era hauen oinarrian dauden premisak ezagutu

Partehartzaileen eguneroko praktikan ikuspuntu hauetan kokatzeak dakartzan ondorioak aztertu.

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...