HIGA2020: Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gutxituen Hirugarren Topaketa

06.Ira - 09.Ira

Kod. L09-20

Ikastaroaren hizkuntzak euskara eta ingelesa izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Hizkuntza asko daude munduan, baina denek ez dute bermatuta beraien biziraupena. Gobernuen politikez gain, funtsezkoa da herri ekimenetatik abiatutako lana munduko hizkuntza gutxituen alde. Zentzu horretan, gazteria izango da hizkuntza gutxituen biziberritzea ahalbidetuko duen gizarte-taldea. Globalizazio garai hauetan horrelako erronka bati erantzuteko, hizkuntza gutxituetako komunitate ezberdinetako kideen arteko elkartasun eta elkarlana funtsezkoak izango dira etorkizunean.

Hizkuntza gutxituen hiztun gazteen topaketa bat antolatzea eta hori egitea Gasteizen (eta Euskal Herrian) modu paregabea da gure hizkuntzaren biziberritze prozesua nazioartean partekatzeko eta etorkizuneko elkarlan-proiektuentzako sorgunea izateko. 2018ko bigarren edizio arrakastatsuaren ondoren, hirugarren edizioa egin nahi da 2020ko Uda Ikastaroen barruan, Uda Ikastaroen eta HIGA Batzorde Akademikoa osatzen duten elkarte eta erakundeen arteko lankidetzari jarraituz.

Baina ez da ekimen akademiko soila izango, edo ez behintzat, bere osotasunean. Lau egun horietan denetarik antolatuko da parte-hartzaile guztien interesak eta izaerak kontuan hartzeko. Pasa den urteko egitarauan ikusten den bezala, hurrengo urteko ekitaldirako orientagarri gisa balioko duena, hitzaldiak, formakuntza, emanaldiak, dinamika parte-hartzaileak, etab.

Helburuak

Hizkuntza gutxituetako mundu osoko hiztun gazteak batu fisikoki, elkarren berri izan eta etorkizunera begira biziberritzeko egitasmoak elkarlanean antolatzeko.

Hizkuntza gutxituetako biziberritze prozesuen inguruan oinarri teorikoak eta bizipenezkoak jaso, topaketako parte-hartzaileek euren komunitateetara ezagutza horiek eramateko

Hizkuntza lankidetzaren helburuak jarraituz, euskararen biziberritze prozesua ezagutzera eman eta partekatzea, besteenetik ikasten dugun bitartean.

Gazteriaren parte-hartzea aktibatzea, kasu honetan beraien bizitzaren esparru jakin batean.

Jarduera nori zuzenduta

  • Munduko hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak

Kolaboratzaileak

  • Higa 2020
  • Gasteizko Udaletxea
  • Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politika Sailburuordetza
  • Arabako Foru Aldundia
  • Vital fundazioa
  • Kongresua
    • Artea eta Kultura
    • Hizkuntzalaritza eta literatura
  • 06.Ira - 09.Ira
  • Oihaneder Euskararen Etxea eta Letren Fakultatea UPV/EHU
  • Euskara
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 40 ordu
  • Web