Historia Oral: una herramienta para la investigación y la docencia en Ciencias Humanas y Sociales

11.Ira - 13.Ira

Kod. H32-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Tailer honek ahozko iturrien eraikuntzari, interpretazioari eta artxibatzeari buruzko oinarrizko prestakuntza emango du, baita ahozko historiaren metodologia batetik egituratutako ikerketa edo irakaskuntza emateko jarraibideak ere.

Tailerra parte hartzailea izango da, eta hiru saiotan banatuko da: lehenengoan, ahozko historiaren eta memoria azterlanen arloko kontzeptu eta eztabaida nagusien sarrera egingo da, feminismoaren eta generoaren ikuspegitik egindako ekarpenak bereziki nabarmenduz; bigarrenean, hainbat teknika erabiliz elkarrizketak egiteko formatuak landuko dira modu praktikoan, eta hirugarrenean, lekukotzen erabileran eta interpretazioan sortzen diren arazoak aztertuko dira, eta ahozko historiak ikerketa eta irakaskuntzaren arloan dituen aukeren eta mugen berri emango da.  

Helburuak

Ahozko historiaren eta memoriaren azterlanen inguruko kontzeptu eta eztabaida nagusiei buruzko sarrera bat ematea ikasleei.

Ikuspegi historiko batetik memoria lantzeko tresnak ematea.

Ikasleei ahozko historiako elkarrizketa baten formatu eta teknika nagusiak ezagutzera ematea.

Ahozko historiaren erabilera aldarrikatzea, memoria historikoa aztertzeko eta berreskuratzeko metodologia baliagarria izan daitekeen neurrian.

Ahozko historiari buruzko proiektu bat garatzeko faseak bereiztea, eta bakoitzerako prozedura egokienak identifikatzea.

Ikasleak sentsibilizatzea memoriak gizartearen kultura ondare immaterial gisa duen garrantziaren inguruan.

Memoriari, subjektuaren eraikuntzari eta iraganaren azterketari lotutako gaiei genero ikuspegi bat aplikatzea.

Memoria indibidual eta kolektiboaren eraketan esku hartzen duten faseak eta mailak ezagutzea, baita hura memoria historiko bihurtzean eta iraganeko esperientziari esanahiak ematean esku hartzen dutenak ere.

Informazioa eta irizpide estandarrak ematea materialak kodetzeko, transkribatzeko eta artxibatzeko.

Ahozko iturriak eraikitzeko prozesuaren alderdi etikoei eta legalei buruzko informazioa ematea.

Tresnak ematea ahozko iturriak interpretatzeko eta ikerketa, irakaskuntza edo irakaskuntza-ikerketarako bitarteko gisa erabiltzeko.

Ahozko historiaren aukerei buruzko gogoeta egitea, mundu akademikoan eta hortik kanpo (museoak, praktika artistikoak, aktibismoa eta giza eskubideak…).

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Ikertzaileak
  • profesorado de secundaria, activistas, artistas, instituciones de patrimonio, grupos memorialistas

Kolaboratzaileak

  • Archivo de la Memoria-AHOA
  • Tailerra
    • Hezkuntza
  • 11.Ira - 13.Ira
  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea- UPV/EHU
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Zikloak