“Human Rights and the Governance of Religious, Cultural and Gender Diversity”

16.Eka - 18.Eka

Kod. D01-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: ingelesa

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Lehengo mendeko 90eko hamarkadatik aurrera, erlijio, genero eta kultura nortasuneko mugimendu eta politiken goraldia bizi izan dugu mundu osoko gizarte sekularretan. "Dibertsitate berrien gobernantza" esaten zaion termino zabala sortu da Estatuen eta Estatu horietako lurraldeetako dibertsitate gero eta handiagoaren arteko lotura lantzeko. "Dibertsitate berriak" diogunean, ez gara ari soilik "harrerako" gizarteetan lehendik dagoen erlijio, kultura eta genero dibertsitateari buruz, baizik eta immigrazio fluxuekin iristen den "sarrerako" dibertsitateari buruz ere bai. Eztabaidarako funtsezkoak diren kontzeptuak –kontzeptu polemikoak diren arren– aztertzen hasiko gara, hala nola kulturartekotasuna versus kulturaniztasuna, kosmopolitismoa versus transdiferentzia, tolerantzia eta superdibertsitatea; eztabaida horren ondoren, Europako testuinguru sozial eta juridikoetan kontzeptu horiek agerian uzten dituzten funtsezko alderdiei ekingo diegu. Lehenik, oro har, gorrotoa bultzatu edo piztaraztearen gaiari helduko diogu eta, horren ondoren, erlijio dibertsitatearekin berariaz lotutako gaiak landuko ditugu, hala nola poligamia, justizia paraleloa, dibortzio islamiarra (talaq) eta ohorezko krimenak, betiere giza duintasuna kulturarteko prozedura judizialetan zein urrakorra den eztabaidatzeko xedez. Konparazio azterketa bat egingo dugu eta auzitegiek ezagunak ez zaizkien erakunde, tradizio, kontzeptu, jardunbide, sinesmen eta sentsibilitateen aurrean nola erantzuten duten ikusiko dugu; halaber, gutxiengoetako kideek adierazitakoari jarraikiz, erronka nagusiak zeintzuk diren identifikatuko dugu, beren kultura eta sentsibilitate juridikoak aintzat har daitezen, esfera pribatuko errespetu kontua ez ezik, Estatuko legeetan dibertsitatea juridikoki aintzatesteko kontua ere baden aldetik. Demokrazia garaikideetan dibertsitatearen gobernantzak arrakasta izango badu, ezinbestekoa da nazioko politika eta erakundeek talde eta norbanako kultural eta erlijioso guztien berariazko eskaerei heltzea. Azkenik, hiri planifikazioko ereduak aztertuko ditugu; hain zuzen ere, superdibertsitate egoeretan gizarteratzea ahalbidetzen edo eragozten dutela frogatuta dauden ereduak, eta hezkuntzak prozesu horretan izan dezakeen eta izan behar duen eginkizuna ere landuko dugu. Azken kontu horri dagokionez, UNESCOk hezkuntzaren arloan herritartasun globalerako garatu duena aztertuko dugu sakonki.

Irudiaren autorea: Bárbara de la Garza

Helburuak

Uda Ikastaroaren helburu nagusietako bat tentsioa deskribatzea da; hain zuzen ere, alde batetik, giza eskubideen eta, bestetik, nazioko nahiz nazioarteko zuzenbidean eta gizarteetan erlijioa, kultura eta genero aniztasuna txertatzearen artean dagoen tentsioa, gero eta handiagoa. Gure asmoa ikasleak tentsio horren bilakaeraren ardatz izan diren alderdi kontzeptualen eta funtseko jardunbideen gainean sentsibilizatzea da, baita eredu garrantzitsuak eskaintzea ere, konponbideak ekartzeko itxura duten ereduak.

Gainera, botere judizialak, arduradun politikoek, Estatuko agintariek eta hiri planifikatzaileek dibertsitatearen afera horiek modu pragmatikoan nola landu dituzten ere ikusi ahal izango dute ikasleek. Azkenik –baina ez garrantzi txikiagoa duelako–, ikasleak autoerreflexiboago bihurtzea espero dugu, eguneroko bizimoduan erlijioaren, kulturaren eta generoaren dibertsitatearen aurrean izaten duten portaerari dagokionez.

ANTOLAKUNTZA BATZORDEA

  • Eugenia Relaño Pastor
  • Martin Ramstedt
  • Maider Zilbeti

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Instituto Internacional de Sociología Jurídica de Oñati
  • Ikastaroa
    • Generoa
    • Zuzenbidea
    • Generoa
  • 16.Eka - 18.Eka
  • Online zuzenean
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu