I. Inklusio Sozial eta Hezitzaileari buruzko Nazioarteko I. Kongresua. Komunikazio zailtasunei aurre egiteko erronkak

24.Urr - 25.Urr

Kod. H33-19

Ikastaroaren hizkuntzak gaztelania eta euskara izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Inklusio Sozial eta Hezitzaileari buruzko Nazioarteko I. Kongresuak espresatzeko edota komunikatzeko zailtasunak dauzkaten pertsonak ditu jomuga  gisa, berauen egoera aztertzeko eta eskuhartze hezitzaileak hobetzeko proposamenak jorratuaz. Kongresuak hiru ardatz nagusi ditu: hezkuntza testuinguruetako komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) Hezkuntza testuinguruetan, eskuhartzea, eta horrelako edo bestelako komunikazio zailtasunak dituzten pertsonekin landutako Pedagogia inklusiboak.

Helburuak

Hezkuntza testuinguruetako komunikazio sistema handigarri eta alternatiboek, komunikazio zailtasunak dauzkaten pertsonen espresioa hobetzeko material eta gailuei deritze. Eskuhartze egokiaren bidez material edo gailu hauek erabiltzaileen bizi kalitatea nabarmenki hobe dezakete. Adar honetan jorratutako proposamenek sistema hauen erabilera landu beharko dute, erabiltzaileei eskaintzen dizkieten onurak argi adieraziaz.

Hezkuntza testuinguruetako IKT-ek komunikazioa errazten duten informazioa organizatzeko sistemei egiten diete erreferentzia . Berauen xedea  ikaste irakaste prozesuak hobetzea izango da. Beraz, lerro honetan jorratutako proposamenek komunikazio zailtasunak dauzkaten pertsonekin hezkuntza eremuetan burututako IKT bidezko  lanketa plazaratuko dute.

Espresatzeko edo komunikatzeko arazoak dauzkaten pertsonekin jorratutako Pedagogia Inklusiboak lantzen dituen lerroa dugu. Lerro honetan marko inklusibo batetatik landutako eskuhartzeak bilduko dira. Pedagogia Inklusiboek partehartze eta komunikazio aukerak eskainiko dituzte,  ondorioz irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetuz. Honenbestez, lerro honetara bidalitako proposamenek komunikazio zailtasunak dauzkaten pertsonekin eginiko lanketak aurkeztuko dituzte.

OHOREZKO BATZORDEA

  • Nekane Balluerka andre txit gorena, UPV/EHUko Erretorea
  • Asier Romero jaun txit gorena, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Dekanoa (UPV/EHU)
  • Juan Jose Ibarretxe jaun txit gorena, Agirre Lehendakari Centre-ko Presidentea

BATZORDE ZIENTIFIKOA

  1. Alicia González Martínez, UniversitätHamburg
  2. MirjanaLencek, Universityof Zagreb
  3. María Luisa Gómez-Taibo, Universidad de Coruña
  4. Dorleta Apaolaza, UPV/EHU
  5. Candelaria Imbernón, La Salle, Madrid
  6. Oihana Leonet, UPV/EHU
  7. Israel Alonso, UPV/EHU
  8. Gorka Roman, UPV/EHU
  9. Omar Jabary Salamanca, Ghent University
  10. Naira Berasategi, UPV/EHU
  11. Monike Gezuraga, UPV/EHU
  12. Nahia Idoiaga, UPV/EHU
  13. Ager Gondra Astigarraga, University of Miami
  14. Argia Langarika, UPV/EHU
  15. Mari Mar Boillos, UPV/EHU
  16. María Orcasitas, UPV/EHU

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO BATZORDEA

Genero indarkeriaren aurkako batzordearen helburua da genero indarkeriaren aurkako UPV/EHUren protokoloa betetzen dela ziurtatzea. Protokolo honen xedea da unibertsitatean giro segurua mantentzea eta sustatzea UPV/EHU osatzen duten pertsona guztientzat, genero indarkerietatik at. (https://www.ehu.eus/documents/2007376/9945919/Genero-indarkerien-aurkako-UPV-EHU-protokoloa.pdf/1331ca1c-cb2b-c9f1-7ce4-59e9295420d3)

Protokolo hau jarraituz, batzordeak babestuko ditu biolentzia edo genero-bereizketa egoerak salatzen dituzten edo biktima sentizen diren partaideak. Batzordeko kideek honako helbide elektronikoa jartzen dute eskura ciiseigualdad@gmail.com kongresu partaideek behar izatekotan salatzeko protokoaren kontra doazten egoerak, biolentzia latente edo agerikoa suposatzen dutenak edo biktima sentitzen diren egoerak. Batzorde honek errugabetasun-presuntzioa eta biktimen zein salatzeileen anonimotasuna bermatuko du momento oro.

  • Argia Langarika-Rocafort UPV/EHU
  • Mari Mar Boillos Pereira UPV/EHU
  • Dorleta Apaolaza-Llorente UPV/EHU

PROPOSAMENEN LABURPENA BIDALTZEA

Komunikazioa ahozko aurkezpen motz bat da, esperientzia, proposamen edo ikerketa batetan oinarritutakoa. Proposamenen laburpenak kongresuaren txantiloiaren formatoa errespetatu behar dute. Hauek, PDF formatuan bidali behar izango dira hurrengo helbidera (ciiseretos2019@gmail.com) ekainak 15 baino lehen.

Informazio gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Gobierno Vasco. Departamento de Educación.
  • Departamento de Didáctica y Organización  Escolar (UPV/EHU)
  • Unión Europea. Proyecto Erasmus plus
  • Kongresua
    • Hezkuntza
  • 24.Urr - 25.Urr
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Zikloak