I Nazioarteko Biltzarra. Unibertsitate Formakuntza Duala Goi Hezkuntzako Europar Esparruan

17.Eka

Kod. H02-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Formakuntza Duala ikastetxearen eta enpresaren arteko prestakuntza-denbora elkarbanatzeko printzipioan oinarritzen da, jarduera profesional bat gauzatzean; horren bidez, ikasten duen pertsonaren prestakuntza- eta nortasun-identitatea forma hartzen joaten da.

Kongresu honetan, Europako bi erakundeen kasuak ezagutzeko aukera izango dugu, hain zuzen ere Formakuntza Dualean esperientzia luzea eta kontrastatua dutenak. Eredu hori gure hezkuntza-ingurunean gero eta zabalagoa eta zabalduagoa den errealitatea bihurtzen ari da.

Era berean, Formakuntza Dualean parte hartzen ari diren enpresen eta ikasleen bizipenak ezagutuko ditugu, eta, azkenik, UPV/EHUk eta Lleidako Unibertsitateek gaurko eta etorkizuneko jarduera-ildoak azalduko dizkigute.

Unibasqek goizeko saioa itxiko du, eta ondoren, Biltzarreko komunikazioek izango dute segida.

Helburuak

Europako unibertsitate esparruko erreferentziazko errealitateak eta esperientziak ezagutzea.

Esperientzia trukea sustatzea eredua garatzeko garaian.

Prestakuntza dualaren errealitatea eta erronkak identifikatzea Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko harremanen testuinguruan.

Kalitateari eta gaur egungo garapen esparruei buruz eztabaidatzea.

Ikerketa eta esperientzia trukea sustatzea, unibertsitateko prestakuntza dualaren kontzeptuen eta alderdi kritikoen inguruan.

Hausnarketarako guneak sortzea, elkarlanean jarduteko eta sarean lan egiteko.

KOMUNIKAZIOAK

Komunizio bat aurkezteko proposamena: komunikazioak@uik.eus emailera bidaliko dira 2019ko maiatzaren 10a baino lehen.

Data garrantzitsuak

  • Komunikazio proposamenaren aurkezpena irekitzea: 2019ko martzoaren 1a
  • Komunikazio proposamena aurkezteko epearen amaiera: 2019ko maiatzaren 10a
  • Komunikazioaren onarpena/ukatzearen erantzuna: 2019ko maiatzaren 17a
  • Komunikazio testu osoaren bidalketa: 2019ko maiatzaren 31a

Araudia y Proposamenaren eredua

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • IMH -Escuela Universitaria de Ingeniería Dual
  • Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Universitat de Lleida
  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
  • Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa. Etorkizuna Eraikiz
  • Duale Hochschule. DHBW
  • Formasup
  • Unibasq
  • Kongresua
    • Hezkuntza
  • 17.Eka
  • Carlos Santamaría Zentroa
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 10 ordu
  • PDFa eskuratu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Zikloak