Idazteko gogotik narrazio literariora

18.Abu - 20.Abu

Kod. L03-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka (2168170026) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Denok ezagutzen dugu gertakizunak eta abenturak modu atseginean kontatzen dituen norbait, edo irudimenez eta elokuentziaz hitz egiten duena, baina, hala ere, zuri geratzen da ordenagailuaren pantailan edo folio batean. Kontakizun bat idazteak badu bere funtsa, literatur arteak asko baitu ofiziotik, eta irakatsi eta ikasi ere egin daiteke. Istorioak asmatzeko, imajinatzeko, barruko ate eta leihoak irekitzeko beharra dago gure baitan, fikzio literarioak erraztu eta errealitate bihurtzen laguntzen duena.

Hori guztia irakaslanean aplika daiteke, askotan ahaztu egiten baitu literatura irakasteak barne hartzen duela idaztea, irudimena, fantasia eta besteekin partekatzearen plazera garatzea. Literaturaren didaktikak bi gurpilen gainean pedalei eragitea dakar: idaztea eta irakurtzea. Txanpon beraren bi aldeak.

Ikastaro honek baliabide praktikoak eskaini nahi dizkie irakasleei, plazera eta sormena oinarri hartuta idazten laguntzeko.

 

 

Helburuak

Literatur kontaketa bat idazteko nahiari forma ematea, estimulu, jarraibide eta estrategia teoriko zein praktikoen bidez: gaia, argudioa, espazioa/denbora, pertsonaiak, narratzailearen ahotsa...

Irakurri hobeto idazteko/ idatzi arreta handiagoz irakurtzeko. Irakurri eta idatzi, hodi komunikatzaileak. Testuak eraldatzeko ariketak. Plagio sortzailea. Estilo ariketak. Blokeatzearen kudeaketa. Idatzitako testua talde irakurketan partekatzeko motibazioa.

Idatzi irri egiteko (literatura eta umorea). Autodeskribapenerako idazketa (NIaren literatura. Identitatea eta autobiografia). Mikroipuinen idazketa: ezaugarriak eta ereduak.

Zine-eszenak lagun izango ditugu,  idazketaren azterketa eta praktika bultzatzeko.

Literatur generoa, narrazio laburra izango da.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Banakako zein talde lanean oinarrituta. Giro estimulatzaile eta ludikoa sortzea bilatuko dugu. Marko atsegin baina bideratua erraztu, non posible izango den idazteaz gozatzea eta, aldi berean, besteen testuez aberastea.

  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Artea eta Kultura
    • Donostia Kultura
    • Irakasteko ikasten EJ/GV
    • Hizkuntzalaritza eta literatura
  • 18.Abu - 20.Abu
  • Miramar Jauregia
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 30 ordu