II Congreso geoEuskadi Kongresua 2020: Cartografía e Información Geográfica

08.Urr - 09.Urr

Kod. Z26-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Informazioaren geolokalizazioak edo mapei buruzko hainbat motatako fenomenoek aztertzeko, ustiatzeko eta komunikatzeko ahalmen handia dakarte. Teknika kartografiko eta geoinformazioaren teknika berrienak zein informazio-iturri berriak eta BigData potentzialtasun handia ahalbidetzen ari dira hainbat sektoretako eta diziplinatako anilisi eta kudeaketarako.

II geoEuskadi Kongresuak geoinformazioaren sektoreko erakundeak, enpresak, profesionalak, ikasleak eta ikertzaileak zentzu zabalean biltzea du helburu. Esperientziak, jardunbide egokiak eta teknologia berriak partekatu nahi dira, bai datu geografikoak biltzeari dagokionez, bai informazio geografikoa eta geozerbitzuak hainbat diziplinatan aplikatzeari dagokionez.

2018an Donostian egindako lehen edizioaren harrera handiaren ondoren, bigarren edizio hau antolatu da, diziplina anitzeko topaketa-foro izateko, eta bertan kartografia eta informazio geografikoa hainbat helburutarako erabili eta ustiatzeko esperientziak, berrikuntzak, teknologiak eta baliabide geografikoak ezagutzeko eta partekatzeko.

Kongresuan komunikazioak egiteko eta tailer praktikoak emateko proposamenak aurkezteko epea ireki da.

  • 2020ko martxoaren 31        Tailerretarako proposamenak bidaltzeko epe amaiera
  • 2020ko maiatzaren 8a         Komunikazio-proposamenak bidaltzeko epe amaiera
  • 2020ko maiatzaren 8a         Tailerren onarpena jakinaraztea
  • 2020ko maiatzaren 30a       Komunikazioen onarpena jakinaraztea
  • 2020ko urriaren 1a              Artikuluak eta komunikazioen aurkezpenak bidaltzeko muga

Deskargatu Proposamenak aurkezteko arauak

Deskargatu Komunikazioak aurkezteko eredua

Deskargatu Tailer praktikoak aurkezteko eredua

* Kongresuaren espazioan stand bat eduki nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan aukeren berri emateko. Informazio gehiago nahi izanez gero: 945019810 / geoeuskadi@euskadi.eus

Helburuak

Kartografia eta teledetekzioa: Lurra behatzeko egungo teknikak eta datu geografikoen iturri berriak.

Datu eta zerbitzu geografikoak: datu-baliabideak edo geozerbitzuak ezagutaraztea, ahal dela irekiak eta erreferentziazkoak, berrerabiltzeko.

Geomatika: teknologia geoespazialak informazio geografikoa prozesatu, ustiatu, erabili eta zabaltzeko.

IGren diziplina anitzeko aplikazioak: hainbat diziplinatan informazio geoespazialaren ustiapenaren eta erabileraren adibide arrakastatsuak aurkeztea.

Datu Espazialen Azpiegiturak: informazio geografikoa eskuratzea eta berrerabiltzea errazten duten plataformak.

Esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea: erakundeen, enpresen eta geoinformazioaren sektoreko profesionalen artean, harmonizazio, berrerabilpen eta elkarreragingarritasun handiagoa lortzeko, eta, azken batean, ahaleginak eta onurak lortzeko, datu edo zerbitzu geografikoen ekoizpenean eta mantentze-lanetan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Administraciones. Empresas.

Kolaboratzaileak

  • Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza Dirección de Planificación Territorial, Urbanismo y Regeneración Urbana. Gobierno Vasco.
  • geoEuskadi
  • Kongresua
    • Zientzia eta teknologia
  • 08.Urr - 09.Urr
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...