II Curso de mediación y resolución de conflictos

13.Urt - 16.Ots

Kod. @3-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Bitartekaritza gatazken kudeaketari dagokion lanbide espezializazioko arloa da, askotarikoa: familia, ikastetxea, komunitatea, kulturartekotasuna, kontsumoa, lana eta zigor arloa.

Ikastaro honetan, bitartekaritzaren oinarrizko kontzeptuak, gatazka eta emozioak landuko ditugu. Horretaz gain, gatazkologia aztertu duten autoreak eta euren teoriak aztertuko ditugu, eta gatazkak auzibidez kanpo konpontzeko beste sistema batzuei buruz ere mintzatuko gara, hala nola arbitrajea, eta bitartekaritzarekin dituen desberdintasunak.

Unitate didaktiko bakoitzean zati praktiko bat ere badago, ikasleek trebetasunak eta jakintza eskuratzeko prozesua aberastu eta ahalbidetzearren (bideoak ikustea, idatzitako dokumentazioa irakurri eta aztertzea, foroetan eztabaidatzea eta abar). Hortaz, ikastaroa honela ebaluatuko da: banakako lan praktiko dinamikoak egiten, idatzitako txosten edo lanak egiten eta parte hartzen.

Helburuak

Gatazkak konpontzeko bide baketsu eta alternatiboak ezagutzen hastea.

Bitartekaritzaren eremuan, hausnarketarako eta gatazka bideratzeko gaitasunetan prestakuntza ematea.

Gizartearen arloko profesionalei sarbidea ahalbidetzea, bitartekaritzako prestakuntzaren subjektutzat.

Bitartekaritzaren irakaskuntzan kulturaniztasunari eta diziplinartekotasunari lehentasuna ematea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Online ikastaroa
    • Giza Zientziak
  • 13.Urt - 16.Ots
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Zikloak