II Curso de Verano Guggenheim Bilbao Museoa: La escuela creativa, la escuela del futuro

27.Eka - 28.Eka

Kod. H10-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro honek praktika, tresna eta ikuspegi berriak erakutsi nahi ditu, hezkuntza munduko azken joerekin batera, sorkuntza eta esperimentazio artistikoan oinarritzen direnak. Ikastaroan, museo arloko eta hezkuntzako profesionalak arituko dira, artistak eta kultura agente askotarikoak (atzerritarrak horietako batzuk). 

Helburuak

Egungo eta etorkizuneko eskola irakasleen prestakuntza indartzea eta tresna egokiak ematea, gai izan daitezen paradigma aldaketa bati ekiteko irakaskuntza metodo tradizionaletan.

Ekarpena egitea gaitasunen arabera ikasgelan burutzen den irakaskuntza prozesuari, ikerketan oinarritutako ikasleen ikaskuntza sistema aktibo baten bitartez, oinarri izango dituena arazoen ebazpena, gamifikazioa, irakurrizko ulermena eta curriculum zeharkakotasuna prozesu sortzaileen bidez. 

Artista aurkeztea sorkuntza motor eta hezkuntza eragile gisa.

Teknika eta praktika hezitzaile eta artistiko berriak erakustea (hala nola Artea Ikasbide programa, neurohezkuntza edo “art thinking”-a), kasu praktikoen bidez eta Bilboko Guggenheim Museoaren Bilduma Propioaren eta programazio artistikoaren bitartez, edo unean-unean gaurkotasuna duten praktika artistikoen bidez (adibidez, “praktika soziala”).

Ikasgelako iraultza digitalaren azken joeren eta tresnen berri ematea irakasleei, irakasteko eta ikasteko bide berriak (indibidualak nahiz kolektiboak) errazten dituztenak, baita ingurunearekin erlazionatzeko beste modu bat ere.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Museo Guggenheim Bilbao
  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten - EJ
    • Irakasteko ikasten - Nafarroako Gobernua
  • 27.Eka - 28.Eka
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU eta Guggenheim Bilbao Museoa
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu