III Curso de Verano Cristóbal Balenciaga Museoa: Hacia una ética de la moda. Retos y avances

05.Uzt

Kod. E06-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Modak, fenomeno aktibo, heterogeneo eta erlazionala den einean, gizarte, kultura nahiz ekonomiarekin konbergentziak eratzen ditu. Hortaz, etikarekin zerikusia duten auziak planteatzen ditu bere katebegi guztietan: diseinuan, ekoizpenean, merkaturatzean, komunikazioan nahiz kontserbazioan.

Azken urteetan, modaren industriak bere politikak berrikusteari ekin dio, langileen lan baldintzei, ekoizpen prozesuen iraunkortasunari, ingurumenari nahiz animalien eskubideei dagokienez, sektore akademiko eta sozialek modari gero eta arreta handiagoa ematen diotela-eta, modari buruz gero eta analisi sakonagoak egin ohi direla-eta, eta, horrekin batera, kontsumitzaileak gero eta konpromiso handiagoa hartzen ari direla-eta. Era berean, kontzeptualizazio eta adierazpenarekin lotutako moda diseinu bektoreek, moda sistema berak errepikatu ditzaken arazoen inguruko eztabaida bultzatzen ari dira: hala nola sexuagatiko edo sexu joeragatiko, arrazagatiko, gorpuzkeragatiko, klaseagatiko eta adinagatiko diskriminazioa.

Ikastaroan, ikuspegi orokorretik aztertuko dira gaur egun modak etikarekin garatzen dituen topaketak eta honek gizartearekin eta ingurumenarekin dituen loturak. 

Modarekin loturiko esparru akademikoetan itzal handia duten hiru hizlari arituko dira ikastaroan; hain zuzen ere, modaren etikari atxikitako auziak testuinguruan kokatu eta aztertuko dituzte aditu horiek, moda ekoizpen material eta kultural gisa harturik. Era berean, modaren diseinu alderdi kontzeptual-sortzailetik nahiz enpresa alderditik helburu etikoei loturik garatzen ari diren ekintza eta esperientzia zehatzak aurkeztuko ditu ikastaroak, ikuspegi espezializatutik. Arreta berezia emango die gertatzen ari diren berrikuntza eta hobekuntzei, hala modaren balio kateari dagokionez (iraunkortasuna, lan baldintzak, ingurumenaren eta animalien eskubideen errespetua, etab.) nola modak nortasun sozial, politiko eta kulturalen eraikuntzan egiten duen bitartekaritza lan sinbolikoari dagokionez. 

Jardunaldi bakarrean egingo den ikastaro honen egitarauak hiru hitzaldi biltzen ditu, eta mahai inguru bat, hiru aditu ospetsuen eskutik -bi nazioarteko mailakoak eta estatu mailakoa bestea -. Oro har, eduki teorikoak landuko dira, eta, horrekin batera, gaiari loturiko gaur egungo kasu eta esperientzia adierazgarrien analisia egingo da.

Ikastaro hau bereziki aproposa da modaren eta artearen alorretako eta gizarte zientzietako ikasle eta profesionalentzat, baita gaian interesa duten pertsona guztientzat ere.

Helburuak

Modari buruzko gaur egungo ikuspegi eta politika etikoek biltzen dituzten arloak, faktoreak, subjektuak, gaiak eta ekoizpen, merkataritza, ingurumen eta sorkuntza prozesuak nahiz prozesu soziokulturalak testuinguruan kokatzea.

Gizarte garaikidearen izaera etikoko zalantzen eta eskarien bidez, modaren industrian, kontsumitzaileengan eta hauen arteko elkarreraginean sortzen ari diren paradigma berriak eta paradigma horiei atxikitako erronka, oztopo eta helburuak aztertzea.

Gizarteak eta gobernu erregulazioek eskatzen duten oinarri etikoko eraldaketa gauzatzeari begira, moda inguruko diseinu eta enpresa jardueren aldetik hartzen ari diren neurri zehatzen eta berrikuntzen berri ematea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Cristóbal Balenciaga Museoa
  • Estudio YOX
  • Kutxa Kultur Moda
  • Donostia Moda. Fomento San Sebastián
  • Eskola
    • Ekonomia eta enpresa
    • Energia y ingurumena
    • uik Ibiltariak
  • 05.Uzt
  • Cristobal Balenciaga Museoa
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Pertsonak