Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza

04.Uzt - 05.Uzt

Kod. H07-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Bizimodua eraldatu egin digute teknologiek; aldaketa handia eta etengabekoa da. Horren aurrean, bizitza osoan ikasteko jarrera eta konpromisoa —etengabeko ikaskuntza alegia— izan daiteke erantzuteko bide egokia. Halaber, izugarri zabaldu dute teknologiek antzeko interesak dituzten pertsonak aurkitzeko modua. Hau honela, besteekin eta besteengandik ikastea betidanik eman den gertaera bada ere, biderkatu egin dira bide horiek teknologien eta Interneten eraginez. Beste alde batetik, komunitatea oro har ondo baloratutako terminoa den arren, badago ikuspegi hori kolokan jartzen duenik; gainera, teknologiek ere badituzte arriskuak eta mugak.

Baina, azken finean, ezin da alde batera utzi egun komunitateek —eta, zehatzago esanda, ikas-ziberkomunitateek— garapen profesionalerako, prestakuntzarako eta geure burua bizitza osoan janzteko eskaintzen duten aukera. Ikas-ziberkomunitateez eta elkarrekin/elkarrengandik ikasteko esparruez hausnartzeko zein erabakiak hartzeko tartea izango dugu tailer honetan.

Helburuak

Partaideen garapen profesionalari begira ikas-ziberkomunitateak sortu eta garatzeko aukerei buruzko hausnarketa sustatzea.

Partaideen gaitasun digitalak garatzea eta hobetzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Irakasleak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • HABE
  • Tailerra
    • Hezkuntza
    • Zientzia eta teknologia
  • 04.Uzt - 05.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu