Ikaskuntza prozesuari laguntzeko teknika digitalak (blended learning, gamifikazio digitala, scape room eta bideo ekoizpena)

15.Ira - 18.Urr

Kod. @45-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea eskatu dugu unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Ikastaroan zehar 4 gai jorratuko dira

  1. Hezkuntza ereduaren paradigma berria. Blended learning, hibridazioa, ikastaro mixtoak.
  2. Zer eta nola ebaluatu? Online eta aurrez aurreko metologian nola integratu ikasleen ebaluazioa.
  3. Estrategia metodologikoak, unitate didaktikoak eta tresnak digitalak. Gamifikazioa, scape room, multimedia digitalak, bideo tutorialen ekoizpena.
  4. Proiektua (unitate didaktikoa ekoiztea, tutorial bat, app-a...).

Helburuak

Gamifikazioa eta baliabide digitalen teknikak ikastea (scape room, ikt-ak).

Ikasleei egokitutako bideo digitalak garatzen ikastea, horien atentzioa errazago lortzeko. 

 Hezkuntza eredua online eta presentzialerako ebaluazioa lantzea.

Flipped classroom eta blended learning deituriko metodologien gakoak ezagutzea.

Hezkuntza digitalean trebatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak

Metodologia

Metodologia aktiboaren bitartez parte hartzaileen autonomia eta iniziatiba kontuan hartuko da.

Irakaslearen laguntzarekin, parte hartzaileek proiektu digital laburra ekoiztuko dute ikastaro gainditzeko.

Hortaz gain, foroak eta irakaslearekin uneoro kontaktatzeko tresnak erabiliko dira.

  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ/GV
    • Irakasteko ikasten Nafarroako Gobernua
  • 15.Ira - 18.Urr
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 30 ordu