Covid-19

UIK-k COVID-19aren pandemiaren hasieratik hartu dituen osasun neurriei esker, gorabeherarik gabe burutzen ari dira jarduerak.

Neurriak etengabe berrikusten dira, segurtasuna bermatzeko.

Miramar Jauregira eta beste egoitzetara doan edonork honako hauek aurkituko ditu:

  • Maskara erabiltzeko gomendioa 1,5 metrotako distantzia jasotzen ez denean.
  • Gel hidroalkoholikoa.
  • Sarrera, irteera eta ibilbide berezituak ikastaro bakoitzerako.
  • Langileentzako babes ekipoak.
  • Osasun neurriei buruzko seinale bereziak.
  • Parte hartzaileek erabilitako IKTak (ordenagailuak, mikrofonoak etab.) desinfektatu egingo dira erabili ondoren.
  • Areto osoa desinfektatuko da, erabili ondoren.

Ikastaroetako ikasleei, irakasleei eta zuzendaritzari posta elektronikoz bidaltzen zaizkien jakinarazpen mezuek informazio zehatza emango dute ikastaroa burutuko den gelara sartzeko moduari buruz, bai eta esperientzia segurua bermatzeko nahitaez gomendatzen diren osasun neurriei buruz ere.

Osasun agintarien aholkuei jarraituz, edizio honetan ez da parte hartzailearen pack-a emango eta ez da paperezko dokumentaziorik egongo.