Ilustración y educación STEAM: Bergara, la Bascongada y el Año Internacional de la Tabla Periódica de los Elementos Químicos

11.Uzt - 12.Uzt

Kod. H20-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro honek bere testuinguruan kokatuko du Bergarak paradigma ilustratu gisa izan zuen garrantzia, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (RSBAP) izan zuen rolari esker, eta gure egungo STEAM hezkuntza sistemaren (Science, Technology, Engineering, Arts & Mathematics) aitzindari gisa hartuko da. RSBAPek XVIII. mendean bultzatu zuen eredu honen bidez, zeharkako ikuspegi batetik lantzen dira  diziplina horiek; hots, haien edukia ez da lantzen banaka, diziplinarteko ikuspegi batetik baizik. Horrela, ikaskuntza esanguratsu eta motibatu bat bermatzen da, jakin-mina eta irudimena pizten dituena ikasleengan irtenbide anitzak bilatzeko arazo bakar bati.

Saio tematikoetan, informazioa emango da aipatutako gaiei buruz, parte hartzaileen iritziak kontrastatuko dira, eta esperientziak eta gogoetak partekatuko dira zientzien –oro har– eta kimikaren –bereziki– historia, didaktika eta dibulgazioari buruz, ikuspegi zabal batetik. Irakaskuntzaren alderdi metodologikoak (ikaskuntza aktiboa sustatzea, IKTak erabiltzea, etab.) eta epistemologikoak (zer kontzeptu irakatsi beharko lirateke?) landuko dira, eta dibulgazio zientifikoak gizartean eta irakasleen lanean dituen inplikazioak nabarmendu. Halaber, zientzien historiaren ikerketaren azken berrikuntzak azalduko dira. Kontuan izanik NBEk Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren urtea izendatu duela 2019a, bereziki nabarmenduko da ikono unibertsal horren potentzialtasuna, funtsezkoa hezkuntza etapa guztien irakaskuntzan eta ezinbestekoa zientziaren historia ulertzeko. Bergara hiribilduak rol garrantzitsua izan zuen taularen garapenean, ‘baskongado ilustratuen’ ahaleginari esker bertan erdietsi ziren lorpen zientifiko eta tekniko ugarien bitartez: 1779an, Louis Proust kimikari frantziarrak lehenengo kimika eskola eman zuen Iberiar Penintsulan, kimika zientzia autonomo gisa ulertuta; 1783an, Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiek wolframioa isolatu zuten lehen aldiz; 1789an, Pierre François Chabaneau fisikari frantziarrak platino xaflakorra lortu zuen modu berritzaile batean… gaur egun I+G+b programa baten emaitzatzat hartuko genituzkeen urrats zientifikoak, zalantzarik gabe. Oihartzun unibertsala izan zuten ekarpen bikain horiei esker, 2018ko urriaren 20an “Zientziaren Leku Historiko” izendapena jaso zuen Bergarak European Physical Society-ren (EPS) eskutik. 

Helburuak

Aurkikuntza zientifikoen jarraitutasuna erakustea hainbat testuingurutan, bereziki nabarmenduta irakaskuntza zientifikoa nesken eta mutilen artean maila guztietan zabaltzeak duen garrantzia. 

Bergara hiribilduak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak XVIII. mendean izan zuten garrantzia azpimarratzea, irakaskuntza zientifiko-teknikoen eta egungo STEAM hezkuntza sistemaren aitzindari gisa.

Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren (EKTP) historian eta garrantzian sakontzea, gizadiaren ongizateari eta garapen jasangarriari egin dien ekarpena aitortuta, eta taula periodikoa funtsezkoa dela nabarmentzea, aurrera egiteko jakintza zientifikoaren funtsezko ataletan (hala nola kimika, fisika eta biologia).

EKTPa irakasteko Metodologia Berrietan sakontzea, guztiz astuna izan ohi den irakaskuntza bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleentzat.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak
  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten - EJ
    • Irakasteko ikasten - Nafarroako Gobernua
    • Zientzia eta teknologia
    • uik Ibiltariak
  • 11.Uzt - 12.Uzt
  • Errekalde Jauregia (Bergara) Laboratorium Bergara (http://www.bergara.eus/es/laboratorium).
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu