Egitaraua

UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioak hainbat jarduera antolatzen ditu:

  • Uda ikastaroak:

Ekainetik irailera bitartean egiten diren prestakuntza-ikastaroak dira, intereseko gaietan sakontzeko eta/edo ezagutzak zabaltzeko. 2021ean Uda Ikastaroen 40. edizioa ospatzen da; urteko egitaraua apirilean argitaratuko da eta orduan irekiko da matrikula

  • Online ikastaroak:

Fundazioak online ikastaroen programa bat eskaintzen du urte osoan, eta horietarako euskarri gisa Moodle plataforma erabiltzen da. Ikastaro asinkronikoak dira, hau da, ikasleek beren erritmoan egin dezakete ikastaroa, bertan aurreikusitako epeetan. Ikastaro horietan, kasu batzuetan, online zuzeneko saioak eskaintzen dira, aukeran (astean behin). Saio horiek grabatu egiten dira, eta plataforman gordetzen dira, baldin eta ikasleak une horretan ezin badira bertaratu. Eskaintza etengabe eguneratzen da: ikusi egitaraua

  • Workshops/Kongresuak:

Ikerlanak, teoriak, esperientziak, “Know-how” delakoak garatu eta aurkeztea xede duten espezialisten topaketak dira. Urte osoan zehar egiten dira eta proposamenak onartu ahala argitaratzen dira. Ikusi programa: ikusi egitaraua

1 - Uda Ikastaroak.

Ekaina eta iraila bitartean ospatzen dira.

Bi motatakoak izan daitezke:

  • Uda Ikastaro presentziala, online zuzenean parte hartzeko aukerarekin (ZOOM):

Uda Ikastaroa aurrez aurre ematen da eta zuzenean transmititzen da Zoom bidez. Modalitate honek bi matrikula-aukera ditu, parte hartzeko moduaren arabera: bertaratzeko matrikula eta online zuzenean Zoom plataformaren bidez parte hartzeko matrikula. Formatu bakoitzak bere ikastaro-kodea eta bertaratze-kontrola ditu, eta, beraz, ezin dira trukatu.

  • Online zuzenean Uda Ikastaroa (ZOOM bidez):

Zuzeneko online Uda Ikastaroa da, zeina Zoom plataformaren bidez ematen den. Ikasleek eta irakasleek online zuzenean parte hartzen dute.

2021eko egitaraua apirilean argitaratuko da.

2 - Iraupen luzeko online ikastaroak.

Online ikastaroen programaren abiapuntua aurrez aurreko Uda Ikastaroak dira, zeinak online metodologiara egokitzen diren, aurrez aurreko Uda Ikastaroen edukiak publiko zabalago baten eskura jartzeko.

Eskaintza hori gure laguntzaile nagusiekin egindako ikastaroekin osatzen da.

Online ikastaroak urte osoan egiten dira, eta metodologia lagunkoi batekin diseinatuta daude Moodle-en. Online zuzeneko saioak ZOOM bidez programatu daitezke.

Gutxieneko iraupena 30 ordukoa da. Online ikastaro bakoitzaren fitxan iraupena eta metodologia zehazten dira.

Uda Ikastaroetako idazkaritzak ikasturtearen jarraipena egiten laguntzen die ikasleei.

Eskaintza etengabe eguneratzen ari da, eta webguneko bilatzaile nagusiaren bidez edo jarraian agertzen den botoian sakatuz kontsulta daiteke:

Ikusi online ikastaroen egitaraua

3 - Workshops/Kongresuak.

Ikerlanak, teoriak, esperientziak, “Know-how” delakoak garatu eta aurkeztea xede duten espezialisten topaketak dira. Urte osoan zehar egiten dira eta proposamenak onartu ahala argitaratzen dira. Eskaintza etengabe eguneratzen ari da, eta webguneko bilatzaile nagusiaren bidez edo jarraian agertzen den botoian sakatuz kontsulta daiteke:

Workshops egitarua ikusi