Instrumentos para avanzar hacia una administración más cercana a la ciudadanía

16.Ira - 17.Ira

Kod. D15-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Administrazio publikoaren xede nagusia da zerbitzua ematea herritarrei. Hortaz, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3. artikuluaren arabera, printzipio hauek errespetatu behar ditu bere zereginean: herritarrei zerbitzu eraginkorra ematea, sinpletasuna, argitasuna eta pertsonekiko hurbiltasuna, eta administrazio publikoen arteko lankidetza eta koordinazioa.

Hori dela eta, ezinbestekoak dira zerbitzu publikora bideratutako kudeaketa, informazio argia eta gardena, hainbat kanalen bidez emandakoa eta pertsonen ezaugarrietara egokitutakoa.

Administrazioaren eta gizartearen digitalizazioa modu esponentzialean hazten ari da, eta are gehiago haziko da datozen hilabeteetan, COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurrien eta Europar Batasunak trantsizio ekologikoan eta digitalean inbertitzen laguntzeko onartu duen Europako Berreskuratze Planeko berreraikuntza funtsen aplikazioaren ondorioz. Horrek eskatzen du, halaber, administrazioak eta haien lan prozesuak erreformatzea, inor baztertuko ez duen zerbitzu arin, eraginkor eta enpatiko bat emateko, baita neurriak hartzea ere, arrazoi ekonomikoengatik edo gaikuntza digitalagatik bitarteko horiek eskuratu ezin dituzten pertsonen arrakala digitala gainditzeko, bazterketa digitala eta haren ondorioak saiheste aldera.

Izan ere, zalantzarik gabe, COVID-19aren krisiak agerian utzi du baliabide telematikoen protagonismoa eta haien garrantzia konfinamendu orokorreko testuinguru batean, nahiz eta agerian utzi dituen ere aldi horretan administrazio publikoek izan dituzten disfuntzioak.

Horren ondorioz, Arartekoak dei berezia egin die euskal administrazio publiko guztiei, behar diren neurriak indartu ditzaten, arreta telefonikoak eta presentzialak –ez bakarrik telematikoak– herritarrei arreta egokia emateko moduan funtziona dezaten, 2020ko azaroaren 5eko 4/2020 Gomendio Orokorrari jarraiki.

Herritarren arreta indartzeko beharra, kalterik ez eragiteko herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideen erabileran, eta neurriak hartzeko beharra, bazterkeria digitalaren aurka borrokatzeko, COVID-19aren pandemiak sortutakoa bezalako larrialdietan.

Helburuak

Administrazio publikoak hainbat tresna erabili behar ditu modu proaktiboan herritarren beharrei egoki erantzuteko, eta Arartekoaren uda ikastaroaren helburua da tresna horietako batzuk aztertzea, jardunbide egokienak artikulatu ahal izateko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Ararteko
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Gizartea
    • Gobernanza
    • Zuzenbidea
    • Gobernantza
  • 16.Ira - 17.Ira
  • Carlos Santamaría Zentroa
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu