Inteligencia Emocional y Mindfulness: herramientas para afrontar con éxito los nuevos retos en la enseñanza

18.Urt - 14.Mar

Kod. @6-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170040 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Trebetasun sozialek eta emozionalek garrantzi handia hartu dute ikasgelan nahiz ikasgelaz kanpo. Eta gure gizarteko hezkuntza ereduaren bidez balioak eta garapen sozial iraunkorra sustatu nahi baditugu, pertsonen giza garapenean eta garapen intelektualean oinarrituta, irakasleek funtsezko zeregina dute. Kolektibo horretako profesionalengandik espero da ikasleak gidatuko dituztela, trebetasun horiek garatzeko bidean, eta espero da ere konfiantzazko giroa sortuko dutela ikasgelan, eta bertan lan egiteko moduaren bidez erronka joko dietela ikasleei baina aldi berean haien aniztasuna, harremanak eta ongizatea zainduko dituztela.

Irakasleek eredu izan behar dute emozioen kudeaketari dagokionez, eta are gehiago garai hauetan, hezkuntzan jardutea inoiz baino nekezagoa baita emozioen ikuspuntutik.

Ikastaro honetan konpetentzia sozio-emozional nagusiak ezagutu eta garatuko ditugu, eta, horrez gain, irakasleei tresnak emango dizkiegu beren ongizatea zaintzeko, estresa kudeatzeko, erresilientzia eta norbere buruarenganako konfiantza garatzeko, era horretan hezkuntzaren ikuspuntu berriak lasaitasunez eta sormenez barneratzeko oztopoei aurre egiteko gai izan daitezen.

Helburuak

Adimen emozionala zer den eta zer trebetasunek osatzen duten jakitea.

Norberaren kontzientzia areagotzea, eta emozioak identifikatzen eta kudeatzen ikastea.

 

Kudeaketa emozionalaren prozesua ezagutzea.

Giza errendimenduaren oinarrizko alderdiak eta autozainketaren garrantzia ezagutzea.

Irakaskuntza sozio-emozionaleko jardunbide egokiak ezagutzea.

Enpatia, adeitasuna, entzuteko gaitasuna eta komunikazio kontzientea garatzea.

 

Egoera zailak kudeatzen ikastea. Estresa antzematea eta behar bezala kudeatzea.

Komunikazio kontzientea zer den eta feedbacka modu enpatikoan emateko moduak ezagutzea.

 

Hurbileko eta nazioarteko hezkuntza-ingurunean jardunbide egokiak partekatzea eta ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ-GV
    • Osasuna /Psikologia
  • 18.Urt - 14.Mar
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 60 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...