Inteligencia emocional y Mindfulness: herramientas para afrontar con éxito los retos en la enseñanza

13.Api - 07.Eka

Kod. @29-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170004 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Oharra: Ikastaroan materialeko parte bat ingelesez dago

Trebetasun sozialek eta emozionalek garrantzi handia hartu dute ikasgelan nahiz ikasgelaz kanpo. Eta gure gizarteko hezkuntza ereduaren bidez balioak eta garapen sozial iraunkorra sustatu nahi baditugu, pertsonen giza garapenean eta garapen intelektualean oinarrituta, irakasleek funtsezko zeregina dute. Kolektibo horretako profesionalengandik espero da ikasleak gidatuko dituztela, trebetasun horiek garatzeko bidean, eta espero da ere konfiantzazko giroa sortuko dutela ikasgelan, eta bertan lan egiteko moduaren bidez erronka joko dietela ikasleei baina aldi berean haien aniztasuna, harremanak eta ongizatea zainduko dituztela.

Irakasleek eredu izan behar dute emozioen kudeaketari dagokionez, eta are gehiago garai hauetan, hezkuntzan jardutea inoiz baino nekezagoa baita emozioen ikuspuntutik.

Ikastaro honetan konpetentzia sozio-emozional nagusiak ezagutu eta garatuko ditugu, eta, horrez gain, irakasleei tresnak emango dizkiegu beren ongizatea zaintzeko, estresa kudeatzeko, erresilientzia eta norbere buruarenganako konfiantza garatzeko, era horretan hezkuntzaren ikuspuntu berriak lasaitasunez eta sormenez barneratzeko oztopoei aurre egiteko gai izan daitezen.

Helburuak

Adimen emozionala zer den eta zer trebetasunek osatzen duten jakitea.

Norberaren kontzientzia areagotzea, eta emozioak identifikatzen eta kudeatzen ikastea.

Ongizatearen eta nork bere burua zaintzearen garrantzia ezagutzea. Giza errendimenduaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzea.

Mindfulness egiten ikastea, oinarrizko tresna baita garapen emozionalerako.

Enpatia, adeitasuna, entzuteko gaitasuna eta komunikazio kontzientea garatzea.

Emozio zailak kudeatzen ikastea. Estresa onartu eta modu egokian kudeatzea.

Irakaskuntza sozio-emozionaleko jardunbide egokiak ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ-GV
    • Irakasteko ikasten Nafarroako Gobernua
  • 13.Api - 07.Eka
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 60 ordu