Inteligencia estratégica: protocolo, diplomacia y seguridad. Retos y desafíos en el siglo XXI

20.Api - 17.Mai

Kod. @25-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Merkatu berrien agerpenaren eta murgilduta gauden aro digital berriaren testuinguruan, komunikazioa tresna estrategiko bat da, eta haren helburu nagusia erakunde nahiz enpresen identitate eta irudi korporatiboa indartzea da, bakoitzaren publikoari mezu espezifiko bat helaraziz. Horrela, protokoloaren eta diplomaziaren funtsa, haren zentzurik hertsienean, komunikazioaren benetako bektore gisa egituratzen da. Mugaz gaindiko komunikazio bat, askotariko jatorri hizkuntzetan eta kultura guztiz kontrajarrietan ematen dena.

Edozein erakunde edo enpresaren komunikazio plan estrategiko baten oinarria definitzen duten balioak «sinesgarritasuna, koherentzia eta gardentasuna» dira. Gure balio instituzionalak eta korporatiboak gure publikoari helaraztea ezinbesteko betebehar bihurtu da XXI. mendean. Zentzu horretan, «protokoloak» eta «diplomaziak» funtsezko eginkizun bat dute; izan ere, haien zeregina da enpresaren eta publikoaren arteko eszenografia eta hurbilketa hori sortzea, gero publiko horrek denboran iraungo duen «erreputazio» bat emango diezaien.

Komunikazioaren artea (protokoloa) erabiltzea eta gure mugaz gaindiko kanpo politika horrek (diplomazia) nola funtzionatzen duen jakitea oinarrizko baldintzak dira, komunikazio plan estrategiko orok balioa, konfiantza eta sinesgarritasuna izan ditzan ingurune global batean. Orain, sekula baino gehiago, enpresa eta erakundeen «erreputazioa» sine qua non baldintza bat da: komunikazio plan estrategiko batek lortu beharreko helburua.

Segurtasuna protokolo eta diplomazia hori erakunde nahiz enpresetan betetzen dela zaintzeaz arduratuko da, eta horrela kide guztien integritatea ere babestuta egongo da.

Helburuak

Protokoloaren, diplomaziaren eta segurtasunaren jarduera arloak identifikatzea eta praktikan jartzea, hala erakunde nola enpresa mailan.

Protokolozko oinarrizko legedia zuzen erabiltzea.

Edozein ekitalditarako komunikazio tresnak (protokolozko eta komunikazioko eszenografia) eta «diplomazialari korporatiboaren» ezaugarriak identifikatzea, enpresa arloan.

Diplomazia publikoa, digitala, kulturartekoa eta korporatiboa kudeatzea, baita kulturarteko komunikazioa ere.

Barne komunikazioko tresnak eta hedabideekiko harremana zuzen planifikatzea, exekutatzea eta ebaluatzea.

Benetako komunikazio plan estrategiko bat aztertzea, analizatzea eta planifikatzea, non «protokoloa», «diplomazia» eta «segurtasuna» oinarrizko zutabeak izango diren.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Online ikastaroa
    • Ekonomia eta enpresa
    • Gizartea
  • 20.Api - 17.Mai
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...