Interacción 2019: XX Congreso Internacional de Interacción Persona-Ordenador

25.Eka - 28.Eka

Kod. Z06-19

Ikastaroaren hizkuntzak gaztelania eta ingelesa izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Gizakia-Ordenagailua Elkarrekintzari buruzko Kongresuaren 20. edizioa, Interacción 2019, 2019ko ekainaren 25etik 28ra egingo da, AIPO (Asociación de Interacción Persona-Ordenador) elkartearen eta CHISpa-ren (ACM SIGCHIren Espainiako taldea) babesarekin.

Interacción 2019 kongresuaren helburu nagusia mundu akademikotik zein industriatik etorritako gizakia-ordenagailua elkarrekintzaren arloko ikasleak eta profesionalak biltzea da, proposamen berritzaileak, ideia trukea eta eztabaida teknikoa sustatzeko.

Edizio honetan gizakia-ordenagailua elkarrekintzaren ikuspegi diziplina aniztuna azpimarratuko da, kideko arloetan lan egiten duten pertsonak erakartzeko asmoz: psikologia, ekonomia, kognitiboa, soziologia, diseinua, gizakia-robota elkarrekintza, elkarrekintza hardwarea, eta abar.

Kongresuan parte hartzeko honako kategoria hauetan biltzen diren ekarpenak bidali behar dira:

  • Artikulu laburrak eta luzeak.
  • Workshop Engendering Technologies 2019 (EGT’2019).
  • Atal berezia: industria digitalizatuko aurrerapausoak eta erronkak gizakia-ordenagailua elkarrekintzaren arloan.
  • Doktore Solasaldia.
  • Esperientziak eta Azterketa Kasuak.
  • Taldeen aurkezpenak.
  • Posterrak.
  • Argitaratuta dauden artikulu garrantzitsuak.

Informazio gehiago hemen: hizkuntzak, formatuak, datak, eta abar.

Helburuak

Interacción 2019, Gizakia-Ordenagailua Elkarrekintzari buruzko XX. Kongresuak gizakia-ordenagailua elkarrekintzaren (GOE) arloan aritzen diren Espainiako, Latinoamerikako eta munduko beste txoko batzuetako ikertzaile eta profesionalentzako foro bat eskainiko du. Helburua GOEren edozer alderditan interesa duten pertsonak biltzea da, beren esperientziak partekatu, ideiak trukatu, elkarrengandik ikasi eta HCIaren (ingelesezko siglak) arloko ikerketan eta garapenean lankidetza sustatzeko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • ACM
  • UPV/EHU
  • Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco
  • AIPO
  • Kongresua
    • Zientzia eta teknologia
  • 25.Eka - 28.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 40 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...