Introducción a la Balística Forense

31.Mai - 04.Uzt

Kod. @41-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Balistika Forentsea armen, jaurtigaien eta horiei lotutako gertakarien (ibilbideen azterketa, konparazio azterketak, tiratzaileen posizionamendua...) azterketaren diziplina anitzeko ezagutzen aplikazioa da, ikerketa judizialetan informazioa emateko. Online ikastaro honetan, diziplinari buruzko sarrera bat egingo dugu, honako alderdien azterketari erreparatuta: haren eboluzioa, kontzeptu orokorraren barruan jasotako espezialitateak, armen eta jaurtigaien identifikazioa, balistika terminalaren eta horrek giza anatomian dituen ondorioen azterketa. Ikastaroaren amaieran, ikasleek zientzia forentseen espezialitate horren berri izan, eta horri buruzko ezagutzak eskuratuko dituzte.

Helburuak

Balistika Forentseari buruzko ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzea.

Balistika Forentsearen historia eta eboluzioa ezagutzea.

Balistika Forentsea osatzen duten arloak ezagutzea.

Jaurtigaiak konparatzeko sistematika ezagutzea.

Jaurtigaiek eragindako inpaktuen tipologia bereizten ikastea.

Giza anatomian jasotako tiroei buruzko informazioa bereizten, aztertzen eta ateratzen ikastea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Zientzia Forentseetan interesa duten pertsonak
  • Online ikastaroa
    • Kriminologia
  • 31.Mai - 04.Uzt
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Zikloak