Introducción a la producción musical y sonora mediante Ableton live

14.Ira - 02.Urr

Kod. @65-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Online Ikastaro honek mundu osoan gehien erabiltzen den musika- eta soinu-ekoizpeneko aplikazio informatikoak ezagutzeko nozio teoriko-praktikoaak ematen ditu: Ableton Live. D.A.W. (Digital Audio Workstation) honek hogei urte daramatza soinuaren sorkuntza, musika elektronikoaren ekoizpena eta softwarearen erabilera eraldatzen zuzeneko emanaldietan, instalazioetan, performancetan eta era guztietako soinu jardueretan.

Tresna informatikoek gaur egun dituzten aukera ugariei esker, soinuaren eta musikaren sorkuntza edonoren eskura dago, eta ez da behar ez musika-ezagutza handirik ezta grabazio-estudio batera joan beharrik ere.

Ikastaro honetan programaren erabiltzaile-interfazea azalduko da, eta nola konfiguratu irakatsiko da bai MIDIrekin (Musical Instrument Digital Interface) bai audioarekin lan egiten hasteko, eta musika-pieza edo soinu-pieza efektuen bidez osatzeko jarraibideak emango dira, emaitza profesionala lortzeko.

Helburuak

Helburu nagusia Ableton Live musika-ekoizpeneko softwareari etekina ateratzea da, modu erraz eta praktikoan:

• Programaren funtzionamendua ezagutzen hastea

• Zure ideiak modu sortzailean islatzeko gai izatea

• Egun gutxi barru emaitzak lortzea

Honako hauek lortzen ere lagunduko dizkizugu:

• Hasieratik gauzak ondo egiteko aukera emango dizuten soinu- eta musika-ekoizpeneko jarraibideak jarraitzea, etorkizuneko proiektuetan horiek erabili ahal izan ditzazun.

• Soinuarekin modu erraz eta intuitiboan sortzea eta esperimentatzea.

Azkenik, honako hauek ikasiko dituzu:

• Programaren erabiltzaile-interfazea menderatzea

• Softwarea konfiguratzea, bai MIDIrekin bai audioarekin lanean hasteko

• Efektuen bidez musika- edo soinu-pieza emaitza profesionalarekin nahastea eta amaitzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Hiru asteko ikastaro honek honako hauek ditu:

• 70 minutuko 6 klase online (60 minutuko klasea + 10 minutuko galdera-tartea), astean hiru egunetan (astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan).

• Klase bakoitzarekin batera ariketa bat egingo da, 50 minutuko dedikazio gomendatuarekin, ikastaroaren edukia praktikan jartzea errazteko.

• Astean hiru egunetan 20 minutuko tutoretzak.

Online 6 klaseetan:

• Irakasleak ikastaroaren edukia azalduko du, eta pantaila partekatuko du

• Ikasleek pdf formatuan deskargatu ahal izango dituzte apunteak

• Klase bakoitzean ariketa praktikoak planteatuko dira.

Eskolak zuzenean jarraitu ezin dituztenentzat grabatuko dira.

Ikastaroaren ebaluazioa honetan datza:

• Ikastaroko sei saioei jarraitzea (zuzenean joanda edo ondoren ikusiz)

• Online test moduko galdetegi bati erantzutea, hamar galderarekin eta ariketa praktiko batekin.

  • Online ikastaroa
    • Artea eta Kultura
    • Musika
    • Zientzia eta teknologia
  • 14.Ira - 02.Urr
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 15 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...