Investigación e Innovación Responsable en Educación Científica

02.Mar - 05.Api

Kod. @9-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (1968170052 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Saila irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatuko da.

- 30 ordu akademikoak

- Hasiera: 2020/03/02 Bukaera: 2020/04/05

Tarifa bakarra: 80€

Hizkuntza ofiziala: Gaztelania

Europako Batzordeak Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua (RRI-Responsible Research and Innovation) sustatzen du, komunitate zientifikoaren eta gizartearen artean dagoen arrakala murrizteko helburuarekin. Zientziaren arloan alfabetatutako gizartea lortzea, herritarrek ikerketako eta berrikuntzako prozesuan parte hartzeko aukera izan dezaten; hori da, hain zuzen, Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuaren ardatza. Gure ikasleek oinarrizko gaitasunak eta, bereziki, zientziarako gaitasuna gara dezaten lortzea da kontua, ikerketa eta eztabaida sozio zientifikoetan inplikatu ahal izan daitezen eta ikerketako eta berrikuntzako prozesuan parte hartzeko aukera izan dezaten, Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuaren barruan. Horretarako, ikasleek zientziaren eta teknologiaren prozesua eta produktuak ulertu behar dituzte, eta giza ahalegintzat hartu. Horretaz gain, ikasleek informazioa izanik hartu behar dituzte erabakiak, gertakari garrantzitsu, interes, balio, kostu eta etekinak aintzat hartuta eta orekatuta.

Horrekin, zientziaren arloan alfabetatutako herritar demokratikoak lortzea sustatu nahi da, gizartearen arloko gaiak eta lotutako jakintza zientifikoa uztartzearen bitartez. Hezkuntza zientifiko irekiago batek jakintzan oinarritutako berrikuntzan parte-hartzea handiagoa izatea ahalbidetu dezake, maila goreneko estandar etikoak betetzen dituena eta etorkizunean gizarte jasangarriak ziurtatzeko lagungarri izango dena.

Ikastaroan, Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuaren kontzeptua Hezkuntza Zientifikoan nola txertatu aztertuko dugu, dela Lehen Hezkuntzan, dela Bigarren Hezkuntzan. Arakatzean oinarritutako ikaskuntza eta herritarren hezkuntza landuko ditugu, hezkuntza zientifikoan gai sozio-zientifikoak aztertuta eta STEAM hezkuntza txertatzeko modutzat.

Helburuak

Hezkuntza esparru orokorra eskaintzea ikerketan oinarritutako hezkuntza zientifikoa garatzeko.

Nazioarteko Harremanak STEAM hezkuntzan txertatzea, ikasgelako arakatzearen eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren bitartez.

Erabakiak hartzeko garaian, ebidentzian oinarritutako arrazoibidea erabiltzen duen pentsamendu zientifikoaren kultura sustatzea.

Hezkuntza zientifikoaren gaur egungo irakaskuntzaren egoerei buruz hausnartzea, herritar arduratsuen eta jakintza zientifikoaren eredu berri bati atxikitzen zaizkion egoerak diren aldetik.

Hezkuntza zientifikoan, ikerketa eta berrikuntza arduratsuekin lotutako esperientzia berritzaileak aurkeztea.

Generoaren dimentsioa ikerketaren eta berrikuntzaren edukian txertatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Zientzia eta teknologia
  • 02.Mar - 05.Api
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...