Ikerkuntza eta Berrikuntza Arduratsua Hezkuntza Zientifikoan. Zer dago jokoan?

02.Uzt - 04.Uzt

Kod. H03-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaroaren hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelera dira. Ez da itzulpenik egongo.

Ikerkuntza eta Berrikuntza Arduratsuaren ardatzak dira zientifikoki alfabetatuta dagoen gizartea eraikitzea eta ikertzeko eta berritzeko prozesuan parte hartzeko gai diren hiritarrak sustatzea. Ikerkuntza eta Berrikuntza Arduratsuaren ikuspegiari jarraituz, xedea da gure ikasleek oinarrizko konpetentziak garatzea –konpetentzia zientifikoa nagusiki–, ikerkuntza eta eztabaida soziozientifikoetan sartzea eta ikertzeko eta berritzeko prozesuan murgiltzea. Horretarako, giza ahaleginaren ondorio diren zientziaren eta teknologiaren prozesua eta produktuak ulertu eta biziki estimatu behar dituzte ikasleek. Gainera, informazioan oinarritutako erabakiak hartzeko gai izan behar dira ikasleak, datu adierazgarriak, interesak, balioak, kostuak eta onurak kontuan hartuz eta haien arteko oreka balioetsiz.

Hori horrela izanik, zientifikoki alfabetatutako hiritartasun demokratikoa bultzatu behar da, gizarte gaiak eta haiekin lotutako zientzia ezagutza integratuz. Hezkuntza zientifikoa harberagoa izanik, ezagutzan  oinarritutako berrikuntza zabalagoa bultzatu daiteke. Esan gabe doa estandar etikorik handienak betetzea eta etorkizuneko gizarte iraunkorrak erdiesten laguntzea bermatu behar dituela hezkuntza horrek.

Hezkuntza Zientifikoan, Lehen Hezkuntzan zein Bigarren Hezkuntzan sartzeari helduko dio ikastaroak. Indagazioan oinarritutako ikaspena eta hiritarren gai soziozientifikoen bidezko heziketa izango dira proposamenaren ezaugarri nagusiak.

Helburuak

1. Ikerketan oinarritutako Hezkuntza Zientifikoa garatzeko hezkuntza-marko orokorra ematea.

2. Ikerkuntza eta Berrikuntza Arduratsua ikastetxeetan sartzea proiektuen bidezko ikaspenaren eta ikasgelako indagazioaren bidez.

3. Erabakiak hartzeko orduan, ebidentzian oinarritutako arrazoinamendua baliatzen duen pentsamendu zientifikoaren kultura bultzatzea.

4. Curriculumaren konplexutasuna eta zientzia-ezagutzaren zein hiritartasun arduratsuaren eredu berria aintzat hartzen dituen hezkuntza zientifikoaren ikaspenaren egungo eszenatokiei buruz hausnartzea.

5. Ikerkuntza eta berrikuntza arduratsuari lotutako esperientzia berriztatzaileak erakustea hezkuntza zientifikoaren arloan.

6. Genero-ikuspegia txertatzea ikerkuntza- eta berrikuntza-edukietan.

7. Hezkuntza formalaren, ez-formalaren eta informalaren arteko elkarlana indartzea, zientziarekiko konpromiso garrantzitsua eta adierazgarria bermatzeko.

Kolaboratzaileak

  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko Ikasten Nafarroa - Nafarroako Gobernua
    • Irakasteko ikasten - EJ-GV
    • Prest Gara
    • Zientzia eta teknologia
  • 02.Uzt - 04.Uzt
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 30 ordu