More information?
(zikloa bilatzeko edizioa aukeratu behar da)
Aukeratutako filtroak aplikatuz ez dira emaitzak aurkitu. Mesedez, aldatu bilaketa irizpideak, bereziki data kontutan izanik. Ondoren eskuragarri ditugun Ikastaroak.

Uztaila 2019

15.Uzt - 18.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

PCC2019 tailerrak hainbat gai interesgarri jorratuko ditu; esaterako, material zementotsuenak bezalako material konplexuen sistemen funtsezko propietateak zehazteko diziplina arteko ikerketaren eta proben azken emaitzak. Leitmotiva materialen zientziaren ikuspegi bat da non egituraren eta azpiko prozesuen ezagutza sakon batek hainbat baldintza fisiko eta kimikoren pean duten portaera ulertzen laguntzen duen.

Z12-19
Kongresua
15.Uzt - 18.Uzt
Validez académica: 40 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: ingelesa
15.Uzt - 17.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Autoezagutza hezkuntza komunitatea sortzeko oinarritzat hartuta.

Izaten ikasteak zera esan nahi du: nork bere burua ezagutzen ikastea, beste pertsona ezagutzea eta gizarte gizatiar baterako oinarriak jartzea.

Hezkuntzaren xedea izatea ikasgelako bizikidetzaz ikastea, munduan elkar bizitzen ikasteko.

H23-19
Ikastaroa
15.Uzt - 17.Uzt
Validez académica: 30 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
15.Uzt - 19.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Konferentzia hainbat xede eta plataformatarako materialen diseinuarekin loturiko diziplina anitzeko ikuspegiei buruz eztabaidatu nahi duten graduondoko ikasleei, doktorego ondokoei eta maila handiko zientzialariei dago zuzenduta. Hizlari nagusiez gain, parte hartzaileek ekarpen handia egingo dutela aurreikusi da.

Batzorde antolatzailea:

Z13-19
Kongresua
15.Uzt - 19.Uzt
Validez académica: 50 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: ingelesa
15.Uzt - 16.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Konpetentzia digitala asko entzuten ari den arloa da gaur egun; baina, askotan, ikuspegi instrumentala oinarri hartuta ulertzen dugu irakasleok. Konpetentzia honen ikuspegi pedagogikoa eta holistikoa oinarri hartuta, unitate didaktikoen diseinuan aritzea da ikastaro honen helburua. Horretarako gakoak landuko ditugu: gako didaktikoak, diseinua egiteko; gako tekno-pedagogikoak, tresna digitalen erabilera pedagogikoari buruz hausnartzeko; eta ebaluazio-gakoak, egindako lanari eta gure jardunari buruzko ikuspegi kritikoa garatu eta ikasten jarraitzeko.

H22-19
Ikastaroa
15.Uzt - 16.Uzt
Validez académica: 20 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara
15.Uzt - 16.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Ikastea norberak garatzen duen ekintza da. Inork ez gaitu ordezkatuko zeregin honetan. Hala ere, horrek ez du esan nahi ikasteko modurik onena era indibidualean egitea denik, ezta era konpetitiboan egitea denik ere. Aitzitik, era kooperatiboan gehiago eta gusturago ikasten dugu, urrutiago iristen gara eta zehar konpetentziak garatzen ditugu: elkarrekin bizitzen ikasi, norbera izaten ikasi, komunikatzen ikasi, ekimena izaten ikasi eta ikasten ikasi.

H21-19
Ikastaroa
15.Uzt - 16.Uzt
Validez académica: 20 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara
15.Uzt - 16.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Esparru bereizitzat irudikatu izan dira sarri poesia eta politika, poetikoa eta politikoa, baina etengabeak izan dira bi esparru horien arteko zubiak eta elkarrekintzak. Ikastaro honetan, esparru poetikoaren eta esparru politikoaren arteko harremanak izango digutu hizpide, gaur egungo sorkuntza poetikoa eta ekintza politikoa kontuan hartuta.

K03-19
Ikastaroa
15.Uzt - 16.Uzt
Validez académica: 20 horas
Ikastaroaren hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira aldiriko itzulpenik GABE
16.Uzt - 19.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Ikasleentzako prezio murriztua eta ostatu beka eskaera egiteko, Curriculum Vitae-a, irakaslearen eskutitza eta ikasle izatearen agiria cdinternacionalvitoria@gmail.com emailera bidali. Laguntza aurrekontuaren arabehera banatuko da. Murrizpena onartzen bada, onarpenaren eskutitza atxikitu.

D08-19
Ikastaroa
16.Uzt - 19.Uzt
Validez académica: 40 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
17.Uzt - 19.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Ikastaro honetan, Europako Parlamentuaren VIII. Legealdian (2014-2019) izan diren eraldaketa positiboak aztertu nahi dira. Horretarako, aintzat hartuko dira Europako legitimitatean emandako aurrerapenak; izan ere, Batzordearen presidentea lehenengoz izan da hautatua hauteskunde emaitza batzuen ondorioz eta, beraz, Legealdi honetan, Europar Batasuna parlamentarizatu eta demokratizatu egin da.

G18-19
Ikastaroa
17.Uzt - 19.Uzt
Validez académica: 30 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
17.Uzt - 19.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Gogo aldartearen eta hersturaren nahasmenduak dira herrialde garatuetan prebalentzia handiena duten buru eta portaera nahasmenduak. Depresioaren kasuan bakarrik, % 10etik gorako tasa du biztanlerian, eta Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, hiru gaixotasun kausa garrantzitsuenetako bat izango da 2020an. Herstura nahasmenduek dute prebalentziarik handiena gogo aldartearen nahasmenduen ondoren.

P03-19
Ikastaroa
17.Uzt - 19.Uzt
Validez académica: 30 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
17.Uzt - 19.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Arreta da norberaren ikaskuntzarako lehengo leihoa, eta gure bizitzan zehar barneratu dezakegun informazioa baldintzatu egiten duen gaitasuna da. Hori dela eta, arretaren garapena funtsezkoa da ikasteko eta, era berean, arreta ezak beste zailtasunen agerpena bultzatu dezake. Izan ere, ikasgeletan arreta, hizkuntza eta irakurketarako nahasteak intzidentzia handia dute, eta haurraren garapen akademikoan eta autoestimuan eragin handia izan dezakete. Horregatik aldagai hauek interbentzioa eragiten duten hezkuntza-eragileen prebentzio-ikuspegia eskatzen dute.

H24-19
Ikastaroa
17.Uzt - 19.Uzt
Validez académica: 30 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
18.Uzt - 19.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Bakterio multirresistenteek eragindako infekzioak Osasun Publikorako mehatxu larrienetakoak dira, bai eragin ditzaketen heriotzengatik, bai ekar ditzaketen gastuagatik. Dena den, antibiotikoekiko erresistentziaren hedapenak ingurumenean du bere jatorria, hau da, landa eta hiri-ingurunetan, bere ondorio larrienak eremu klinikoetan jasaten diren arren. Egoera honek erronka bat plazaratzen du: eragina duten agertoki guztiak integratzea, hala nola nekazaritza, abeltzaintza eta hiri-ingurumenak.

Z14-19
Ikastaroa
18.Uzt - 19.Uzt
Validez académica: 20 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
18.Uzt - 19.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Adimen eta garapen desgaitasuna duten pertsonek laguntzak eta plan pertsonalak behar dituzte, kalitatezko bizi proiektuak aurrera eramateko. Laguntza horiek zentro espezializatuetan ematen dira askotan, eta batzuetan, testuinguru naturaletan; hots, pertsonek bizi, jolasten, ikasten edo lan egiten duten lekuetan. Ikastaro honek testuinguru naturaletan emandako laguntza aukeretako bat eman nahi du ezagutzera.

H26-19
Ikastaroa
18.Uzt - 19.Uzt
Validez académica: 20 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
18.Uzt - 19.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Irisgarritasun Lege autonomikoaren berrikuspenaren aurrean, haren ezarpenaren balantzea egitea ezinbestekoa da eta irisgarritasun kontzeptua bera eguneratzea Irisgarritasun Unibertsalaren ideiaren ildora. Arkitektura eremuetan gorputz guztiak kontuan hartu eta integratzea eta irisgarritasuna arkitekturan diseinu parametro bat izatea dira helburu nagusiak.

A07-19
Jardunaldi profesionala
18.Uzt - 19.Uzt
Validez académica: 20 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
18.Uzt - 19.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Atxikimenduz elkar-loturik izaten gara maite ditugun pertsonekin eta horrek mesede baino ez digu egiten bizi ahal izateko. Horregatik, maite dugun pertsona galtzean edo berarengandik urruntzean, dolua bizi izaten dugu. Orduan, galera horretan, prozesu egokitzaile bat bizi behar izaten dugu. Aipatu prozesua ez da gaixotasuna,  nahiz eta batzuetan egoera horretara irits daitekeen. Pertsona guztiek ez dute era berean bizitzen eta adierazten, bakoitzak bere erara bizi izaten du. Mingarria da eta gure mendebaldeko gizartean, sarri, ez du lekurik.

H25-19
Ikastaroa
18.Uzt - 19.Uzt
Validez académica: 20 horas
Ikastaroaren hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira aldiriko itzulpenik GABE
19.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Lurralde historikoetako eskudun erakundeek esleituta daukate beren lurraldearen barruan zerga-araubidea eduki, ezarri eta erregulatzeko gaitasuna, eta foru-aldundiei dagokie beren zerga-sistema osatzen duten tributuak ordainaraztea, likidatzea, ikuskatzea, berrikustea eta biltzea.

Hala ere, lurralde historikoen erakundeen artean koordinatzea, zergak harmonizatzea eta lankidetzan aritzea da Euskadiko zerga-sistemaren printzipio bereizi orokorretako bat, eta Autonomia Estatutuan nahiz Ekonomia Itunean dago jasota.

E07-19
Ikastaroa
19.Uzt
Validez académica: 10 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Orriak

Orriak