Bilatzailea
More information?
(zikloa bilatzeko edizioa aukeratu behar da)

Uztaila 2019

22.Uzt - 24.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Hiru eguneko tailer honek literatura sorkuntzara hurbiltzeko saio bat proposatzen du, testu propioen elaborazioan oinarritutako sorkuntza edo inspirazioa baino gehiago, ikasleen ezagutzak eta antolakuntza lehenesten dituen sistema baten bidez. Idazle gisa eta literatura sorkuntzako ikastaroen zuzendari gisa urte askoan metatu dudan esperientziak erakutsi dit idazle berriaren arazoa ez dela ideien falta, beste honako hau baizik: ideien egituraketa, literatura sinesmen faltsuak eta guztiz ezagutzen ez den erronka batek sortzen duen beldurra.

L04-19
Tailerra
22.Uzt - 24.Uzt
Balio akademikoa: 30 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
22.Uzt - 23.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Artea ezin daiteke bereizi zientziatik, nahiz eta oraindik arrakala handia dagoen giza adimenaren bi adierazpide horiei ekiteko orduan. Egungo gizarte teknologikoan, oso presente egoten jarraitzen du bi kulturen arteko bereizketak: humanistikoa eta zientifikoa (letrak eta zientziak), eta urriak dira bien arteko zubiak. Gizartearen zati handi batentzat, zientzia ez da kulturaz ulertzen den horren barnean sartzen.

Z16-19
Ikastaroa
22.Uzt - 23.Uzt
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Abuztua 2019

19.Abu - 21.Abu
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Sormenezko idazketari eta irakurketari buruzko tailer honetan, ikasleei sormen literarioaren oinarriak eta, bereziki, genero narratiboak erakutsiko zaizkie.

Ikastaroan, ikasleen irakurtzeko gaitasuna eta harrera kritikoa ere landuko dira, eta sormenerako orientazioa emango zaie.

L06-19
Tailerra
19.Abu - 21.Abu
Balio akademikoa: 30 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
19.Abu - 20.Abu
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Uda Ikastaro honetan, gizartean kezka handia eragiten duen gai bat landuko dugu: genero eta sexu indarkeria, helduengan eta nerabeengan. Nerabe bikoteetan emandako indarkeriari buruz gaur egun estatuan nahiz nazioartean dagoen ebidentzia enpirikoa aztertuko dugu, baita biktimekin eta erasotzaileekin jarduteko programak ere. Azkenik, indarkeria arriskuaren ebaluazioari eta kudeaketari helduko diogu. Gai horiek guztiak adituek aurkeztuko dituzte, zehaztasunez eta argitasunez.

P04-19
Ikastaroa
19.Abu - 20.Abu
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
22.Abu - 23.Abu
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Bertsolaritza artikulazio berriek bizi dute. Hain segur, hori ere bada azkar egotearen arrazoietako bat. Ez da ordea lehen aldia; aurrez nozitu izan du artikulaziorik. Eta horri esker, besteak beste, egokituko zen bertsolaritza egungo gizartera. Biziberritu ala hil. Bertsolaritzak bizi dituen mudez eta dudez ariko gara ikastaroan, baina bizi izan dituenak gogoan, distantzia kronologikoak ematen duen argitasunaz.

K04-19
Ikastaroa
22.Abu - 23.Abu
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara
28.Abu - 30.Abu
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Funtsezkoaz hitz egitea. Dena dela, zer da funtsezkoa bizitzan?

Ikastaro honetan, hizlariek ez dute zuzendariaren jarraibiderik jasoko, eta parte hartzaileek ere azalduko dute zer den berentzat funtsezkoa.

Aurrez ezarritako premisarik ez duen ikastaroa; horren ordez, nork bere burua aberastera, gogoetara eta eztabaidara zabalik dagoen ikastaroa.

Gaia funtsezkoa da.

B05-19
Ikastaroa
28.Abu - 30.Abu
Balio akademikoa: 30 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Iraila 2019

02.Ira - 04.Ira
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Gizakiari intrintsekoki dagokion zerbait badago, hori istorioak asmatzea da, fabulatzea, amestea, biziraupenetik eta errealitate enpirikotik harago doazen barne ate eta leiho batzuk irekitzea. Eta literaturak –narrazioak, zehazki– hor du abiapuntua, hor hasten da garatzen. Eta hor dautza ere haren justifikazioa, interesa eta erakarmena. Zalantzarik gabe, fikzioak, irudikatzen, entzuten edo irakurtzen ditugun istorio guztiek, zeregin garrantzitsua dute gure bizitzan.

L03-19
Ikastaroa
02.Ira - 04.Ira
Balio akademikoa: 30 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
02.Ira - 03.Ira
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Gazte euskaldunek gaur egun dituzten praktika eleaniztunak landu nahi dira ikastaro honetan.

L07-19
Ikastaroa
02.Ira - 03.Ira
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara
09.Ira - 10.Ira
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Uda ikastaro honek erakusten du nola prebenitu estresa, eta emozioak erregulatzeko gure gaitasuna hobetzeko teknikak azaltzen ditu.

Estresa sortu eta erregulazio emozionala zailtzen duten nortasun ezaugarriak eta bizitzako elementuak ezagutuko ditugu. Gainera, aukera izango da egunero aplika daitezkeen teknika errazak ezagutu eta praktikan jartzeko, autokontrol gaitasuna hobetu eta estresa prebenitzeari begira, ongizate pertsonal handiagoa izanik beti helburua.

B06-19
Ikastaroa
09.Ira - 10.Ira
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
10.Ira
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Zuhaizpe Osasun Zentroan garatzen ditugun oinarri medikoen artean (Nafarroako Osasun Departamentuak Zentro Mediko eta Psikologiko gisa aitortua), Medikuntza Psikosomatikoa dago, gizakia bere osotasunean hartzen duen medikuntza: gorputza, emozioak eta pentsamenduak. Psikosomatika kontzeptua sortu zen medikuntza ohartu zenean zer eragin handia zuten bizi esperientziek, egoera emozionalek eta pentsamenduek osasunean eta giza organismoaren fisiologian.

B07-19
Ikastaroa
10.Ira
Balio akademikoa: 10 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania