Apirila 2021
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170050 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren baliozkotzea ere dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
Unibertsitatetik kanpoko irakaskuntza-curriculumetan oinarrizko gaitasunak sartzeak ekarri du hezkuntza sistemaren berrikuntzarik handiena azken urteotan.
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170049 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren baliozkotzea ere dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170051 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren baliozkotzea ere dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
Maiatza 2021
Pertsona guztiek aukera eta eskubide berberak izan beharko lituzkete; teorian oso argi dago hori, baina praktikan norbanakoen gaitasunak mugatzen dituzten oztopoak daude.
Arkitekturaren, hirigintzaren eta diseinuaren lanbide-eremuek irisgarritasun-eskakizunei eta desgaitasuna duten pertsonen premiei buruzko ezagutza teknikoa eskatzen dute. Espazio-behar asko ezagutzen ditugu, baina, ba al dakigu nola egon behar duen seinaleztatuta espazio irisgarri batek? Edo nola lagundu genezake ikusmen-, entzumen- edo ezagutza-desgaitasuna duen pertsona bat?
Ikerketa funtsezko tresna da osasun arloko profesionalentzat. Azterlanak gizakiengan egin ahal izateko, prestakuntza ona izatea ezinbestekoa da, baita ikerketetako etikaren oinarrizko tresnak zeintzuk diren jakitea ere.
Erakunde publikoetan, irabazi-asmorik gabeko erakundeetan eta enpresa pribatuetan erantzukizun-karguak dituzten pertsonei zuzenduta dago programa hau, baldin eta aldaketa baten buru izateko metodologiak eta tresnak ezagutu nahi badituzte, aldaketak eragingo dien pertsonen konpromisoa lortuz. Aldaketa gehienek porrot egiten dute edo ez dute beren potentzial osoa lortzen, nahiz eta irtenbide tekniko egokia izan, soft delako atala alde batera uzten duelako, giza osagaia alde batera uzten duelako.
El presente Curso de Verano pretende dar continuación al ya iniciado el Curso anterior en torno a los trastornos del neurodesarrollo, pero centrándonos esta vez de forma más específica en la intervención. No es necesario haber acudido al Curso del año pasado ni tener conocimientos técnicos avanzados en torno al tema, ya que se pretende que los contenidos sean accesibles a todo el mundo (padres, madres, profesorado y profesionales intervinientes en estos trastornos), y perfectamente comprensibles.
2021. urte honetan QENS/WINS tailerren online bertsioa egingo dugu 2021eko maiatzaren 17tik 21era bitarte. Online bertsio hori 2022ko maiatzaren 23tik 27ra bitarte Donostian izango den QENS/WINS 2022 aurrez aurreko konferentziaren aurreko urratsa izango da.
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Ikastaro honekin, genero indarkeriaren errealitateari diziplina anitzeko ikuspegi batetik begiratuta landu nahi dugu, alderdi kriminologiko, biktimologiko eta juridiko-penalei erreparatuta. Zigor Zuzenbide heteronormatiboa dugula kontuan izanik, Ikastaro honetan, egitura horretatik genero indarkeriari eman izan zaion tratamendu juridiko-penala aztertuko dugu, alderdi kriminologikoak alde batera utzi gabe, fenomenoa ulertzeko eta horren prebentziorako ikuspegi globala ematen duten aldetik.
Ekaina 2021
Workshop-a aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Kolorea funtsezkoa da diseinu grafikoan komunikazio bisualerako. Mundua aberasten duen mekanismo bat izateaz gain, munduaz dugun pertzepzioa baldintzatzen duen fenomonoa da ere. Tresna bat eta aldi berean estrategia bat, zeina erabil baitezakegu arreta pizteko, orientatzeko edo hartzaileak limurtzeko. Ideiak adierazteko edo emozioak pizteko ez dago diseinu grafikoan koloreak bezalako aukera ematen duen beste baliabiderik.
Workshop-a aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Gaur egun, adimen artifizialari buruz entzuten den ia guztia, berez, ikaskuntza automatikoa da, eta, zehazki, ikaskuntza sakona. Algoritmoen kategoria honek estatistika erabiltzen du funtzionatzeko, datuetan patroiak aurkitzearren, eta frogatuta geratu da giza trebetasunak imitatzeko ahalmen oso handia duela. Ahalmen horiek dira Google-ko bilaketen, Facebook-eko berrien kanalaren eta Netflix-eko gomendioen motorraren emaitzen eragile, eta hainbat sektore eraldatzen ari dira, hala nola osasuna eta hezkuntza.
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Iraupen luzeko zainketen etorkizuneko ereduari buruzko hausnarketa egiteko beharra azken urteetan egiaztatutako errealitate demografiko batetik abiatzen da; izan ere, azken urteotan euskal biztanleriaren zahartzeak Euskadi eta, bereziki, Bizkaia Europako gizarte zaharrenen artean kokatu ditu.