Uztaila 2021
Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedrako jarduerak sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta UPV/EHUko Uda Ikastaroen arteko lankidetzaren esparruan, urtero udako ikastaro bat egiten da; Ikastaro horrek paisaia du jarduketa eremu, eta urtez urte gaia desberdina izaten da.
Aurtengo ikastaroak, LURRALDE BIZIGARRIA, landa eremuko paisaiaren kudeaketa eta antolamendua hobetzeko, eragile eta ekimen gakoak aurkeztu eta estrategiak bilatzea du helburu.