
2030 Agendaren eta GKJen integrazio estrategikoa , jarraipena eta komunikazioa
Titulu hau, euskal unibertsitate sistemako hiru unibertsitateen arteko lankidetzaren ondorio da eta UPV/EHU, Deustu eta Mondragonen artean eskainiko den lehen titulua da; bukatzean emango den titulua beraz, hiru unibertsitateren izenean emango da.
Azalpena
Master honek lana aurkitzeko eta promozionatzeko aukera gehiago emango dizu, jasangarritasuna arlo berria eta estrategikoa baita mota guztietako erakundeentzat.
GJH lehentasunezko gaia da Euskadirentzat, Europar Batasunarentzat eta nazioarteko erakundeentzat, eta, lehentasun hori dela eta, gero eta integratuago dago mota guztietako erakunde eta maila guztietako zeharkako eremuetan.
Irakasleek esperientzia handia dute GJHetan, hainbat diziplinatan espezializatuta daude eta hainbat erakundetatik datoz, arlo akademikotik haratago.
Irakaskuntza-ikaskuntza metodologia berritzailea da, eta modu erdipresentzialean ematen da, zure agendan eta konpromisoekin bateragarri egin dezazun. Gainera, aukeratzen duzun erronkari aurre egiteko laguntza eskaintzen dizu. Erronka hori Graduondoko Amaierako Lana izango da.
Helburuak
TITULUAREN GAKOAK
Hauek dira unibertsitate arteko espezialista titulu honen helburuak:
- Ulertzea 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzeko zeharkako ikuspegi integratzaile baten beharra, hainbat lehentasun eta ikuspegi lotuko dituena.
- Agenda 2030 ezartzeko mekanismoak aplikatzea eta mekanismo horiek euskal administrazio publikoarentzat maila guztietan planteatzen dituzten aukerak eta erronkak baloratzea, hezkuntzaren arloan, sektore pribatuan, hirugarren sektorean eta gizarte zibilean.
- Xehetasunez ezagutzea “GJHen euskal ekosistema” eta Euskadiko 2030 Agendaren garapenean parte hartzen duten eragileak, bai eta estatuko, Europako eta antzeko ezaugarriak dituzten eskualdeetako beste eragile batzuk ere.
- Garapen jasangarrirako koherentzia gure politika publikoetarako, garapen ekonomiko jasangarrirako eta aliantza operatibo eta eraginkorrak sortzen laguntzeko aukera onuragarria dela hausnartzea.
- GJHetan aurrerapena neurtzeko adierazleak proposatu, kalkulatu eta interpretatzeko gai izatea.
IRTEERA PROFESIONALAK
Espezialista titulu honek garapen profesionalerako gaitasuna ematen die hainbat arlotan graduatutako ikasleei, diziplinazartekoa delako eta ikuspegi praktikoa duelako.
Besteak beste, sektore pribatuan, irakaskuntzan, administrazio publikoan, hainbat mailatako gobernu erakundeetan eta GKEetan lan egin ahal izango duzu.
Era berean, zure negozioari ekin ahal izango diozu eta zure negozioa sortu ahal izango duzu, jasangarritasunaren aldeko proiektu berritzaileak gidatzeko.
PRAKTIKAK
Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeak
UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktikek hezkuntza akademikoan jaso eta berenganatutako jakintzak aplikatzeko eta osatzeko aukera eskaintzen die ikasleei.
Enpresa edo erakunde gisa interesa baduzue berezko master edo graduondokoren bateko ikasleei praktikak egiteko aukera eskaintzeko:
- Praktikak eskaintzeko interesgarritzat jotzen duzuen berezko masterra edo graduondokoa identifikatu ezazue. Hemen daukazue prestakuntza eskaintza osoa.
- Gurekin harremanetan jarri berezkomasteretagraduondokoak@ehu.eus mailaren bidez, hitzarmen bat adosteko.
MODALITATEA: Erdi presentziala
KREDITU KOPURUA: 45 ECTS kreditu
KONTAKTUA:
- postgradoagenda2030.eib@ehu.eus / 688 673 775
- ehuprest@uik.eus / 697 792 416
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Antolakuntza
Lankidetza
Zuzendariak

Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga
Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Doktorea Ingurumen Ingeniaritzan Doktorea eta Ingurumen Teknologien irakaslea Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Sailean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan. 2017tik UPV / EHUren Iraunkortasun eta Gizarte Konpromisoaren arloko zuzendaria da. Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeatzatik iraunkortasuna eta gizarte konpromisoa bultzatzen du kudeaketa, irakaskuntza, ikerketa eta transferentzian. Ekonomia Zirkularra: aplikazioa enpresan masterraren batzorde akademikoaren kidea da. Espainiako Garapen Iraunkorrerako Sarearen (REDS) lehendakariordea da ere.
Matrikula prezioak
NAN (espainiar nazionalitatedunak), NORTASUN TXARTELA (Europar Batasuneko beste herrialde batzuetakoek) edo PASAPORTEA, EGOILIAR TXARTELA (Europar Batasunetik kanpokoek) | 2023-09-30 arte |
---|---|
0 EUR |
Berezko titulua eskuratzeko titulu ofiziala, edo eskabidearen gordekina | 2023-09-30 arte |
---|---|
0 EUR |
Argazkia | 2023-09-30 arte |
---|---|
0 EUR |
Matrikula | 2023-09-30 arte |
---|---|
1400,00 EUR |