Osasuna
Berdintasuna
Uda ikastaroa
Berdin artatzen al ditugu pazienteak emakumezko ala gizonezko izan? Inequidades de género en salud

Berdin artatzen al ditugu pazienteak emakumezko ala gizonezko izan? Inequidades de género en salud

Ira. 01 - 02. Ira, 2022 Kod. O09-22

Azalpena

Zergatik diagnostikatzen zaizkie berandu emakumeei bihotzeko gaixotasunak? Ba al dute gizonek osteoporosirik? Emakume gehiago bizi bada minez, zergatik ematen zaie analgesia gutxiago? Uda Ikastaro honetan kontu horiek aletzen ahaleginduko gara. Osasun erabiltzaile moduan, gure sexuak eta generoak zainketa, diagnostiko edota tratamenduak jasotzeko garaian zein eragin izan dezakeen aztertuko dugu. Osasun profesional moduan, gure genero aurreiritziek balorazio klinikoan izan dezaketen eraginaren inguruan hitz egingo dugu. Horretarako, nazioarteko ikerketei ez ezik, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-estatistikei ere erreparatuko diegu.

Ikasiz eta desikasiz, gure osasun potentzial maximora iristea oztopa diezaguketen genero-isuriak identifikatzeko eta berauei aurre egiteko estrategiak ezagutara emango ditugu ariketa interaktiboen bidez. Parekideak eta aldi berean ezberdinak izateko eskubidea baitugu.

Uda Ikastaroko 4 konferentzia euskaraz egingo dira eta 2 gazteleraz. Mahai-inguruetan ikasleek bi hizkuntzetan parte hartu ahal izango dute, baita galdera eta iradokizunak egiterakoan ere.

Iazko ikastarora etorri bazinen, berriz etor zaitezke! Edukia berria da.

Irakurri gehiago

Helburuak

Osasungintzan pertsonak artatzeko garaian ezberdintasun sexual biologikoek eta generoagatiko ezberdintasun sozialek duten eragina azaltzea.

Euskadin osasungintzan ematen diren genero inekitateak aztertzea, datu zientifikoak erabiliz.

Osasun profesionalon aurreiritziek gure jardun klinikoan izan dezaketen eragina behatzea.

Osasun mentalean eta psikofarmakoen erabileran ematen diren genero ezberdintasunak azaltzea.

Genero inekitatea pairatu duten pazienteen bizipenak ezagutaraztea: minaren normalizazioa emakumeetan, infradiagnostikoak etab.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Osakidetza
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila

Programa

2022-09-01

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Ainitze Labaka Etxeberria | EHU - Erizaina, Psikologian doktorea. Unibertsitateko irakaslea.
09:30 - 10:15

“Genero ezberdintasunak gure osasun sisteman“

  • Ainitze Labaka Etxeberria | EHU - Erizaina, Psikologian doktorea. Unibertsitateko irakaslea.
10:15 - 11:00

“Desigualdades de género en salud mental“

  • Amaia Bacigalupe | EHU - Soziologoa, Osasun Publikoan doktorea. Unibertsitateko irakaslea.
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:15

“Diferencias sexuales en la infancia a nivel fisiológico y comportamental“

  • Eider Pascual Sagastizabal | EHU - Psikologoa, Psikologian doktorea. Unibertsitateko irakaslea.
12:15 - 13:15

Mahai ingurua: “Osasuneko genero inekitateak guztion artean identifikatzen: adibide eta ariketak / Detectando inequidades de género en salud entre todas y todos: ejemplos y ejercicios.“

  • Ainitze Labaka Etxeberria | EHU - Erizaina, Psikologian doktorea. Unibertsitateko irakaslea.
  • Amaia Bacigalupe | EHU - Soziologoa, Osasun Publikoan doktorea. Unibertsitateko irakaslea.
  • Eider Pascual Sagastizabal | EHU - Psikologoa, Psikologian doktorea. Unibertsitateko irakaslea.

2022-09-02

09:15 - 10:30

“Ikerketa preklinikoak, sexua eta generoa“

  • Olatz Goñi Balentziaga | EHU - Psikologoa, Psikologian doktorea. Unibertsitateko irakaslea.
10:30 - 11:15

“Genero disidentzia eta gutxiengo sexualen osasun arreta“

  • Ander Lizarralde Arrieta | Osakidetza - Erizaina, Donostia Hospitaleko Berdintasun planaren arduraduna
11:15 - 11:45

Atsedena

11:45 - 12:30

“La salud tiene género“

  • Inmaculada Acero Palacios | Mujeres de Cuidado - Ekonomista. Mujeres de Cuidado Elkartearen sortzailea
12:30 - 13:30

Mahai ingurua: “Guztion artean genero-arrakala murriztuz/ Disminuyendo la brecha de género entre todos y todas“

  • Ainitze Labaka Etxeberria | EHU - Erizaina, Psikologian doktorea. Unibertsitateko irakaslea
  • Olatz Goñi Balentziaga | EHU - Psikologoa, Psikologian doktorea. Unibertsitateko irakaslea
  • Ander Lizarralde Arrieta | Osakidetza - Erizaina. Donostia Ospitaleko Berdintasun planaren arduraduna
  • Inmaculada Acero Palacios | Mujeres de Cuidado - Ekonomista. Mujeres de Cuidado elkartearen sortzailea
13:30 - 13:45

Sintesia

 

Estibaliz Beraza Sorarrain Marrazkilaria “Visual thinking"-a erabiliz, jardunaldien laburpen bisuala egingo du bi egunetan zehar

Zuzendariak

Ainitze Labaka Etxeberria

UPV/EHU

Ainitze Labaka Etxeberria, Erizaintzan graduatua eta Psikologian doktorea. UPV/EHUko Erizaintza II saileko irakaslea eta Idazkari Akademikoa, Psikobiologia eta BANER (Basque Nurse Education Research Group) ikertaldeetako kidea. Eusko Jaurlaritza eta Ekonomia Ministerioak finantzatutako proiektutan parte hartu du, zenbait patologiatan ematen diren ezberdintasun biologiko sexualak aztertuz. Ikerketetan aurkitutako isuri androzentrikoak eta bere erizain jardueran antzemandako genero isuriak kurtso hau proposatzera eraman dute. Genero ikuspuntua barne hartzen duten master amaierako lanentzako laguntza jaso zuen (2014) eta hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu maila internazionalean, baita euskarazko dibulgazio artikuluak ere.

Hizlariak

Inmaculada Acero Palacios

Amaia Bacigalupe

Soziologian lizentziatua (UPV/EHU), Politika Publiko eta Gizarte Politiketan Masterra (UPF) eta Osasun Publikoan Doktorea (UAB). Urteetan zehar unibertsitate irakaskuntza eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean burututako osasun publikoari buruzko ikerketa lanak bateratu ditut. Nire ikerketa lerro nagusiak biztanleriaren osasunean eragina duten gizarte faktoreen ikerketa, gizarte mailaketa eta gizarte desberdintasunak dira, batez ere, gizarte desberdintasunak osasunean eta osasun arretan. Azken urteotan, krisialdiak osasunean izandako eraginaren inguruan ikertu egin dut, eta gaur egun osasuna eta osasun arreta genero ikuspuntutik eta ikuspuntu feministatik arakatzen dut. OPIK-Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeako kidea naiz (www.ehu.eus/opik).

Olatz Goñi Balentziaga

Universidad del País Vasco, Profesora Adjunta

Psikologian Doktorea eta Osasunaren Psikologia eta Psikologia Klinikoa eta Ikerketaren Metodologia Saileko irakasle Atxikia. Psicobiología y Neurociencia Cognitiva (Universitat Autónoma de Barcelona) eta Máster de Psicología: Individuo, Grupo, Organizaciones y Cultura (UPV/EHU) Masterrak burutu ditu. Ikerketa egonaldia egin zuen École Polytechnique Fédérale de Lausanne-eko Laboratory of Behavioral Genetics ikerketa zentroan.

Ander Lizarralde Arrieta

Eider Pascual Sagastizabal

UPV/EHU, Psicología evolutiva y de la educación

Licenciada en Psicología y doctora en Psicobiología por la Universidad del País Vasco es actualmente profesora de la UPV/EHU donde en los últimos años ha impartido docencia en los grados de Psicología, Pedagogía, Magisterio y Trabajo Social. Es experta en el estudio de la conducta agresiva de niños y niñas de edad escolar y los factores biológicos, psicológicos y sociales asociados a ella. Derivado de esta línea de investigación ha publicado diversos artículos científicos en revistas internacionales, así como múltiples trabajos presentados en diferentes congresos, todos ellos relacionados con la conducta agresiva.

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna