Komunikazioa
Uda ikastaroa
Curso práctico de Diseño Gráfico. Diseño de cubiertas de libros: «objetos para leer»

Curso práctico de Diseño Gráfico. Diseño de cubiertas de libros: «objetos para leer»

Uzt. 14 - 15. Uzt, 2022 Kod. I06-22

Azalpena

Liburuen azalak irakurtzeko ate gisa defini daitezke, gu harritu eta harrapatzen saiatzen diren irudi zirraragarriekin bernizatuta. Irakurle izan gaitezkeen aldetik, gure jakin min, zolitasun eta irudimenarekiko agerian geratzen den ikusizko asmakizun proposamen bat dira nolabait. Liburu batera hurbiltzen garenean, bere azalari erreparatzen diogu instintiboki, edukia adieraziko digun iradokizun bat jasoko dugula pentsatuta eta liburuarekiko ditugun igurikimenekin loturak eta zentzuak aurkitzen lagunduko digulakoan.

Gaur inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da diseinu grafikorako prestakuntza eta birziklatze prozesuetan bitarteko grafikoak izan dezakeen erakarpen, pertsuasio eta esanahi baliabide pribilegiatuak identifikatu eta horiei buruzko gogoeta egiteko esperientziak egitea. Baliabideok ikusizko komunikazioko euskarrietan aplika daitezke, gure ingurune kulturalean ezinbestekoak izanik, hala nola liburuetan.

Diseinu grafikoko ikastaroaren edizio praktiko berri honetan, “irudiak irakurtzeko atea ireki” nahi dugu liburuen azalen diseinuaren bitartez, ikasgelan azaldutako eguneroko hainbat objektutatik abiatuta. Eguneroko objektuek eragin dezaketen estimuluaren aurrean antzemateko eta erreakzionatzeko gaitasuna landu nahi da, antzekotasunak eta loturak sortzeko beste errealitate batzuekin, eta horri esker, diskurtso grafiko berriak sortu ahal izateko liburuen azalen diseinuan.

Irakurri gehiago

Helburuak

Begiradaren zeharkako jarrera garatzea diseinu grafikoan adierazpen esanahi berriak bilatzeko, objektuak manipulatzean, analogiak bilatzean, gauza sinbolikoekin esperimentatzean eta esanguratsua denari buruzko gogoetan oinarritutako esperientzia praktikoak baliatuz.

Liburuen azalak “irakurtzea”, ikusizko baliabideetan oinarritutako aldagai diskurtsiboak aztertuz, eta, horrela, diseinu grafikoaren gaitasuna nabarmentzea diskurtso sozialerako eta eraikuntza kulturalerako bitarteko gisa.

Diseinu grafikoaren praktika esanguratsua behar bezala bideratuko duten baliabide metodologikoak ematen laguntzea.

“Ikusizko komunikazioa sortzeko komunikazio espazio bat” sortzea, nagusiki praktikoa eta lankidetzazkoa izango den lan planteamendu batetik, eta horrela, ikusizko bitartekoaren erakartze gogoetatsurako beste bide bat sortzen laguntzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Programa

2022-07-14

09:00 - 09:15

Registro y entrega de documentación

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Leire Fernández Iñurritegui | UPV/EHU - Profesora Titular de Universidad
  • Eduardo Herrera Fernández | UPV/EHU - Profesor Titular de Universidad
09:25 - 10:30

“Diseño de cubiertas con «objetos para leer»“

  • Leire Fernández Iñurritegui | UPV/EHU - Profesor Titular de Universidad
10:30 - 11:00

Atsedena

11:00 - 13:50

“Empezamos... ¿qué nos dicen los objetos? (Sesión práctica I)“

  • Leire Fernández Iñurritegui | UPV/EHU - Profesora Titular de Universidad
  • Eduardo Herrera Fernández | UPV/EHU - Profesor Titular de Universidad
13:50 - 14:00

Sintesia

2022-07-15

09:15 - 10:30

“Vamos a leer cubiertas de libros“

  • Eduardo Herrera Fernández | UPV/EHU - Profesor Titular de Universidad
10:30 - 11:00

Atsedena

11:00 - 13:50

“Seguimos... ¿qué hacemos con los objetos? (Sesión práctica II)“

  • Leire Fernández Iñurritegui | UPV/EHU - Profesora Titular de Universidad
  • Eduardo Herrera Fernández | UPV/EHU - Profesor Titular de Universidad
13:50 - 14:00

Sintesia

Zuzendariak

Leire Fernández Iñurritegui

UPV/EHU, Dibujo

Arte Ederretan Doktorea eta Diseinu Grafikoko irakasle titularra da UPV/EHUan. Eduardo Herrerarekin batera UPV/EHUko Diseinu Grafikoko eta Tipografiako «Letraz» Ikerketa Taldea kozuzentzen du. Beren argitalpenen artean honako liburuak nabarmendu daitezke: «Diseño de cubiertas de libros» (Síntesis Argitaletxea), «Un proceso creativo en el diseño gráfico de carteles» (UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua) edo «Historias que marcan» (GG Argitaletxea). Batera «Arantzazu Letraz Gunea» (Diseinu Grafikoaren unibertsitateko proiekziorako espazioa) zuzentzen dute. «Diseñar para comunicar» ikastaroa ematen dute Domestikan, sortzaileentzako online plataforma handienean. Nazio eta nazioarteko sari ugari jaso dituzte beraien lan grafikoengatik. Aipagarrienak: “Clap Platinum” saria tipografia diseinu onenari, «Anuaria de Oro» saria argitaratze-grafikoan eginiko diseinu onenari, «Juan de Yciar» saria argitaratze-kalitate onenari edo “Letra de Oro de Comunicación Visual y Gráfica del Entorno” saria.

Eduardo Herrera Fernández

UPV/EHU, Dibujo

Doctor en Bellas Artes y profesor de Diseño Gráfico en la Facultad de Bellas Artes de la UPV/EHU. Junto a la profesora Leire Fernández dirige el Grupo de Investigación en Diseño Gráfico y Tipografía «Letraz» de la UPV/EHU. Entre sus publicaciones pueden destacarse «Diseño de cubiertas de libros» (Editorial Síntesis), «Un proceso creativo en el diseño gráfico de carteles» (Servicio Editorial de la UPV/EHU) o «Historias que marcan» (Editorial GG). Juntos dirigen el espacio de proyección universitaria del Diseño Gráfico «Arantzazu Letraz Gunea». Imparten el curso «Diseñar para comunicar» dentro de Domestika, la mayor plataforma online para creativos. En su labor profesional han sido reconocidos con diversos premios, entre los que pueden destacarse el «Clap Platinum» al mejor diseño de fuente tipográfica, el «Anuaria de Oro» al mejor diseño de una publicación editorial, el «Premio Juan de Yciar» a la calidad editorial o el «Letra de Oro» de Comunicación Visual y Gráfica de Entorno.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2022-07-14 arte
80,00 EUR
68,00 EUR
56,00 EUR

Kokalekua

Elbira Zipitria zentroa

Ondarreta pasalekua, 18. 20018 Donostia

Gipuzkoa

43.3134024,-2.008820700000001

Elbira Zipitria zentroa

Ondarreta pasalekua, 18. 20018 Donostia

Gipuzkoa