EHUprest: Digital Management & ERP:  Enpresaren kudeaketa 4.0

EHUprest: Digital Management & ERP: Enpresaren kudeaketa 4.0

04. Ira, 2023 - 20. Abe, 2024 Kod. 285-23

Azalpena

Eraldaketa digitalak ekarri duen iraultzak gizarteari, ekonomiari eta erakundeen kudeaketari eragiten die, eta negozio eredu guztiz berritzaileak sortzen ari dira: gauzen Interneta (IoT), ekoizpen gehigarria eta inteligentea, fabrikazio pertsonalizatua, sarean enkriptatzeko sistemak, enpresa baliabideak planifikatzeko tresnak (ERP) edo enpresen posizionamendu digitala.

Negozioen arloan aldaketa hori kudeatzeko gai diren profesionalen eskaera areagotzen ari da, eta masterrak behar horri erantzuten dio, zeharkako ikuspuntu tekniko eta malgu batetik.

Master honetan, enpresaren kudeaketaren hainbat arlotan parte hartzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatuko dituzu, eta, horrez gain, ingurune digitaletan informazioa egoki kudeatzen ikasiko duzu; ingurune digital horretan bertan negozio joera eta eredu berriak identifikatuko dituzu; eta, sarean eta ingurune digitaletan banatutako lan taldeak lideratzeko, zuzentzeko eta koordinatzeko gaitasuna lortuko duzu.

 

Irteera profesionalak

Haren zabalera, zeharkakotasuna eta malgutasuna direla eta, master honek irteera ugari eskaintzen ditu era askotako enpresetan: ERP kudeatzaileak; 4.0 ezartzeko eta digitalizatzeko proiektuetako kudeatzaileak; salmenten administrazio teknikaria; arduradun administratiboak; kanpo aholkulariak, sustatzaileak edo ekintzaileak; oinarri teknologikoko enpresa berrietako profesionalak; etab.

 

Egitura modularra

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, “Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0” Berezko Masterrak , 3 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (2 Unibertsitate Espezializazio eta Berezko Master bat).

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

  • Etengabeko Prestakuntzako Masterra: DIGITAL MANAGEMENT & ERP: ENPRESAREN KUDEAKETA 4.0 (60 ECTS kredituak) - 3.300 €
  • Unibertsitate Espezializazioa: Enpresaren Kudeaketa Digitala (30 ECTS kredituak) - 1.700 €
  • Unibertsitate Espezializazioa: Enpresa-kudeaketarako Sistemak-ERP (30 ECTS kredituak) - 1.700 €

 

Eskola orduak

  • Nahitaezko gaiak: 51 ECTS kreditu
  • Ikasketen Amaierako Lana: 9 ECTS kreditu

 

Ebaluazio prozedurak

  • Asistentzia: Eskoletara erregulartasunez joatea (gutxienez % 75), jarrera parte-hartzailea eta proaktiboa izanik, eta ikaskideekin eta irakasleekin errespetuz jokatuz. Bertaratzea erregistratzeko saio guztietan sinadura-orria pasatuko da. "Enpresaren mundura hurbiltzea: praktikak, bisitak eta kanpo-prestakuntza" ikastaroaren kasuan, ikastaroan garatzen diren jardueretara joatea nahitaezkoa da ( % 100) ikastaroa gainditzeko. ( % 15)
  • Azterketa moduluka: Ikasgai/modulu bakoitzeko amaierako ebaluazio-probak. Proba horri kalifikazio osoaren eta formatuaren (testa, kasu praktikoen ebazpena, galdera teoriko-praktikoak, etab.) gainean esleitzen zaion ehunekoa desberdina izan daiteke ikasgai/modulu bakoitzean, horietako bakoitzean garatutako irakaskuntza-ezaugarri eta -metodologietara egokituta. ( % 35)
  • Bestelakoa: Bi moduluetako bakoitzean (espezialista-ikastaroak) azken lan bat proposatzen da, 4,5 kreditukoa edo 9 kreditukoa master osorako. Ebaluazioa egiteko, masterreko irakasleek osatutako epaimahai batean aurkeztu beharko da, eta ikasleak lortu duen berezko tituluaren gaitasunen garapen-maila baloratuko da, bai eta ahoz eta idatziz komunikatzeko duen gaitasuna ere. ( % 15)
  • Lanak: Talde txikietako lan praktikoak, gai/modulu bakoitzean garatutako irakaskuntza-metodologietara eta ezaugarrietara egokituak. Ikasleek, adibidez, aholkularitza-lan txiki bat egin beharko dute (diagnostikoa, ekimenak eta hobekuntza-planak) benetako enpresa batentzat, txosten edo dosier bat egin beharko dute, prozesuak ebaluatu beharko dituzte edo kasu praktiko bat ebatzi beharko dute eskoletan erabilitako informatika-aplikazioak erabiliz. ( % 35)

 

Ordutegia

Astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 21:00arte.

 

Praktikak

Ekonomia eta Enpresa Fakultateak inguruko enpresekin harreman estua dauka. Praktikak hautazkoak dira, eta prozedura Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren kasuan arrakasta handiz egiten denaren parekoa da, non egresatu bakoitzak batez beste bi praktika egiten dituen.

Erakunde kolaboratzaileak

Iberdrola, Laboral Kutxa, Segula Technologies, Benteler, Dachser, Ipargama, Novak Solutions, Minsait by Indra, Alisea

Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeak

UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktikek hezkuntza akademikoan jaso eta berenganatutako jakintzak aplikatzeko eta osatzeko aukera eskaintzen die ikasleei.

Enpresa edo erakunde gisa interesa baduzue berezko master edo graduondokoren bateko ikasleei praktikak egiteko aukera eskaintzeko:

  1. Praktikak eskaintzeko interesgarritzat jotzen duzuen berezko masterra edo graduondokoa identifikatu ezazue. Hemen daukazue prestakuntza eskaintza osoa.
  2. Gurekin harremanetan jarri berezkomasteretagraduondokoak@ehu.eus mailaren bidez, hitzarmen bat adosteko
Irakurri gehiago

Helburuak

  • Kudeaketaren alderdi digitalean dauden prestakuntza beharrei erantzuten die, eta horretan espezializatzeko eta etengabe prestatzeko bide bat da.
  • Egitura modularra eta malgua du, modu independentean egin daitezkeen bi espezializazio titulutan oinarritzen dena.
  • Gaitasun handiko irakasle adituak ditu, bai UPV/EHUkoak bai kanpokoak.
  • Borondatezko praktikak egiteko aukera ematen du.

KONTAKTUA:

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Antolakuntza

Lankidetza

  • Ministerio de Transporte
  • Plan de recuperación
  • Financiado por Unión Europea
  • Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
  • DFA

Zuzendariak

Arantza Beitia Ruiz de Mendarozqueta

UPV/EHU

Profesora Titular de Universidad del Departamento de Análisis Económico en la sección de Álava de la Facultad de Economía y Empresa. Licenciada en Ciencias Económicas por la UPV/EHU, Master en Economía por la U. C. de Lovaina y doctora en Economía por el “European Doctoral Program in Quantitative Economics” de la U. C. de Lovaina, la E.H.E.S.S. de Paris, la U. de Bonn y la London School of Economics. Actualmente es la Codirectora del Master "Digital Management & ERP: Gestión de la Empresa 4.0. y Vicedecana de Prácticas y Calidad de la Sección de Álava de la Fac. de Economía y Empresa de la UPV/EHU. Ha sido Directora de Emprendimiento y Trasferencia del Campus de Álava de la UPV/EHU (2014-2021) Participa en Proyectos de Investigación a nivel nacional e internacional. Es autora de trabajos de investigación en el área de economía pública, la regulación de mercados y y la organización industrial, publicados en revistas tales como Economic Modelling, Journal of Institutional and Theoretical Economics, Journal of Public Economic Theory o Journal of Health Economics entre otras.

Miguel Ángel Peña Cerezo

UPV/EHU

Profesor Titular de Universidad (UPV/EHU) del área Economía Financiera, evaluado en Docentiaz 2017 como “Profesor Excelente”. Postgraduado en “Métodos avanzados de estadística aplicada” por la UNED. Doctor en CC. Económicas y Empresariales (Premio Extraordinario de Doctorado) y Actuario de Seguros por la UPV/EHU. Tiene reconocido dos sexenios de investigación. Ha sido Coordinador de la Facultad de Economía y Empresa-Álava, y Vicedecano de Calidad y Relaciones con la Empresa. Es codirector académico del Máster Propio UPV/EHU “Digital Management & ERP: La gestión de la empresa 4.0”. Ha desarrollado proyectos de colaboración y trabajos de consultoría para despachos de abogados, empresas industriales, financieras, logísticas y comerciales y ha obtenido varios premios en foros nacionales e internacionales por sus trabajos en las áreas de metodología científica y finanzas. Ha sido responsable de proyectos de investigación financiera y de desarrollo curricular.

Matrikula prezioak

Digital Management & ERPC: Enpresaren kudeaketa 4.0 Masterra2023-10-04 arte
3300,00 EUR
1650,00 EUR
0 EUR
Unibertsitate Espezializazioa: Enpresaren Kudeaketa Digitala2023-10-04 arte
1650,00 EUR
825,00 EUR
0 EUR
Unibertsitate Espezializazioa: Enpresa-kudeaketarako Sistemak-ERP2023-10-04 arte
1650,00 EUR
825,00 EUR
0 EUR
Administrazio-gastuak2023-10-04 arte
30,68 EUR

Kokalekua

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea UPV/EHU

Comandante Izarduy Kalea, 23, 01006 Gasteiz, Araba

Araba

42.83758711221786,-2.6686404711651956

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea UPV/EHU

Comandante Izarduy Kalea, 23, 01006 Gasteiz, Araba

Araba