
EHUprest: Lanbide Heziketako irakasle teknikoen prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa
Azalpena
LHko Irakasle Teknikoaren Diploma maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluak eskatzen duen prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edukitzea egiaztatzen duen Ziurtagiri Ofiziala eskuratzera bideratuta dago, beren titulaziotik eratorritako arrazoiak direla-eta master ikasketetara sartu ezin dutenentzat. Hau da, Lanbide Heziketako titulazioa dutenentzat eta unibertsitate-graduaren parekoak diren ikasketa-mailarik ez dutenentzat.
Beraz, diploma honek beharrezko prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa ematen du, eta aukera ematen die Lanbide Heziketako titulazioetan irakasle tekniko moduan eskola emateko gaikuntza lortzeko egoera horretan dauden pertsona horiei.
Prestakuntzak 60 ECTS kreditu ditu, ikasturte bat irauten du, eta hiru modulutan banatuta dago (Generikoa, Espezifikoa eta Practicuma). Eskolak on-line modalitate semi-presentzialean emango dira, Practicumari dagozkion kredituak izan ezik; horiek aurrez aurrekoak izango dira.
PROGRAMA - eskola orduak
- Nahitaezko gaiak: 38 ECTS kreditu
- Enpresa praktikak: 16 ECTS kreditu
- Ikasketen amaierako lana: 6 ECTS kreditu
EBALUAZIO PROZEDURAK
- Bestelakoa: (50%)
- Azken azterketa: Calificación de la asignatura (50%)
IKASKETEN AMAIERAKO LANA
- Gaia: 2023/24 ikasturteko ikerlanak
- 6 ECTS kreditu
- Nahitaezkoa
ORDUTEGIA
Astelehena eta asteazkena 15:00etatik - 20:00tara
PRAKTIKAK
Prestakuntza honek garrantzi berezia ematen dio LHko ikastetxeetan praktikak egitearen atalari, eta guztiz aurrez aurrekoak dira. Eusko Jaurlaritzak baimendutako ikastetxe laguntzaile batean egiten dira, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen kasuan. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren eta UPV/EHUren arteko hitzarmen bat dago, non practicuma egitea arautzen den eta Jaurlaritzak prestakuntza horren praktikak egiteko ikastetxetzat onartzen dituen ikastetxeak zehazten diren.
Beste erkidego batzuetako ikasleen kasuan ere badaude hitzarmen espezifikoak.
Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeak
UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktikek hezkuntza akademikoan jaso eta berenganatutako jakintzak aplikatzeko eta osatzeko aukera eskaintzen die ikasleei.
Enpresa edo erakunde gisa interesa baduzue berezko master edo graduondokoren bateko ikasleei praktikak egiteko aukera eskaintzeko:
- Praktikak eskaintzeko interesgarritzat jotzen duzuen berezko masterra edo graduondokoa identifikatu ezazue. Hemen daukazue prestakuntza eskaintza osoa.
- Gurekin harremanetan jarri berezkoikasketak.ikasleak@ehu.eus mailaren bidez, hitzarmen bat adosteko.
MATRIKULA
Prezioa: 1.800,86 €
Sartzeko titulazioak
Lanbide Heziketako titulua dutenak, irakaskuntzarako baliokidetzat jotakoa, LHko irakasle teknikoko kidegorako sarbidea izan nahi badute. Aurreko atala betetzen dutenak baina ez direnak irakasle aritu 2014ko irailaren 1a baino lehen, 12 hilabetez, epe jarraitu edo etenetan, baimendutako ikastegietan, LHko irakasle teknikoko mailan.Beharrezkoa da B1 mailaren baliokidea egiaztatzea atzerriko hizkuntza batean.
Hautatzeko-irizpideak
- Espediente akademikoa: % 5
- Titulazioaren egokitasuna: % 95
Helburuak
- Aukera profesionalak irekitzen dizkizu. Lanbide Heziketan irakasle aritu ahal izateko Ziurtagiri Ofiziala lortzeko aukera ematen dizu.
- Formakuntza pedagogikoa eskaintzen dizu. Lanbide Heziketan egun erabiltzen ari diren metodologia aurreratuak eta berrikuntzak ezagutuko dituzu.
- Sistema semi-presentzialean aritzeko aukera eskaintzen dizu. On-line plataforma erabiliz eta tartekatutako saio presentzialetan parte hartuz, ikasketa egokitua izango duzu.
- Sistema semi-presentzialean aritzeko aukera eskaintzen dizu. On-line plataforma erabiliz eta tartekatutako saio presentzialetan parte hartuz, ikasketa egokitua izango duzu.
KONTAKTUA:
- hilario.murua@ehu.es / 943015515
- ehuprest@uik.eus / 697 792 416
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Antolakuntza
Zuzendariak

Hilario Murua Cartón
UPV/EHU
Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle agregatua. "Garaian" ikerketa-talde finkatukoa da (https://www.ehu.eus/eu/web/garaian/home), Eusko Jaurlaritzak aitortua. Ikerketa-ildo nagusiak honako hauek izan dira: frankismoaren garaiko hezkuntzaren historia Euskal Autonomia Erkidegoan, bai Lehen Hezkuntzan, bai Lanbide Heziketan, inoren kargura ez dauden adingabeei harrera egiteko prozesuak eta Hezkuntza eta Historia Ondarea, eta Lanbide Heziketari buruzko proiektuetako batean ikertzaile nagusia izan da. Era berean, hainbat libururen egilea eta Lanbide Heziketaren gaia jorratzen duten liburuen koordinatzailea da, eta aipatutako ikerketa-ildoekin lotutako hainbat artikulu, komunikazio eta txosten idatzi ditu. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Museoko batzorde teknikoko kidea da (https://www.ehu.eus/es/web/museoeducacion), eta, une honetan, autonomia arteko ikerketa-talde baten barruan dago. Bertan, II. Errepublikan izan ziren Lanbide Hautaketako Ikastaroak jorratzen dira.
Matrikula prezioak
Lanbide Heziketako irakasle teknikoen prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa | 2023-10-26 arte |
---|---|
1800,86 EUR | |
915,68 EUR |
Kokalekua
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Tolosa Hiribidea 70, 20018 Donostia
Gipuzkoa
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Tolosa Hiribidea 70, 20018 Donostia
Gipuzkoa