Komunikazioa
Zuzenbidea
Patrimonio Histórico y terrorismo yihadista. Propaganda visual, redes de financiación y soluciones. La Historia del Arte Islámico como contra-narrativa

Patrimonio Histórico y terrorismo yihadista. Propaganda visual, redes de financiación y soluciones. La Historia del Arte Islámico como contra-narrativa

Eka. 06 - 03. Uzt, 2022 Kod. @5-22
Ikastaro guztiak

Azalpena

Terrorismo yihadista hainbat gune zein esparruan azaldu daiteke; esparru deigarri eta orokortuenak atentatu masiboak erradikalizatu, erakarri eta egitearekin zerikusia dute. Hala ere, erakunde terroristek sostengu logistiko handia behar dute, propaganda, finantziazio ekonomikoa —hori funtsezkoa izanik— eta diskurtso erradikal/distortsionatuak konbinatuz; diskurtso horiek, arrazoimenaren ordez bihotza erabiliz, sakon barneratzen dira testuinguru kultural eta bizipenetan.

Ondare Historikoarekiko jokoa —bai errefusatzen denarena, bai aldarrikatzen denarena ere— oso kontuan hartu beharreko faktorea da terrorismoaren fenomenoa, kasu honetan terrorismo etil yihadista, sakon aztertzeko orduan. Iraganetik datorren kultura materiala era horretako erakundeek haien finantzaziorako erabiltzen dute, espoliazioaren eta salerosketaren bidez, baita ikusizko inpaktuagatik, kultura- edo erlijio-aldarrikapenengatik edo beren pentsamendu-arauen arabera onartezintzat jotzen dutena baztertzeagatik ere, eta horiei esker, diskurtsoak indartsuak sor ditzakete.

Ikastaro honetan Ondare Historikoaren noziora hurbilketa egin nahi da, ikasleek oso gogoan izan dezaten biziraun duen historiaren balio kalkulaezina, suntu ezkero berreskuraezina dena horren balioa. Ondare historikoa legitimitate-iturri gisa erabiltzen duten diskurtso nazionalista eta erradikalei ere erreparatuko zaie (anikonismoa, meskiten sorrera, etab.).  Baita ondare hori baztertzeko arrazoitzat hartzen duten diskurtsoei ere, beste kultura batzuetako paisaia monumentala suntsitu eta bestea hiltzen denean gertatzen denari erreparatuko zaio, Siriako kasuan adibide.

Bestalde, gure buruari galdetuko diegu noraino iristen den bestea erabat suntsitzera edo, aitzitik, gertaera horrek propaganda gisa balio ote duen eta piezak merkatu beltzean saltzen ote diren leku arkeologikoen espoliazioa tarteko. Horrez gain, arreta berezia jarriko zaio propaganda bideoen atzean dagoenari eta diskurtso bortitzak osatzeko toki historikoek duten garrantziari.

Azkenik, testuinguru historikoarekin bat datozen Islamaren Historiaren nozioak azaltzen saiatuko gara. Azken ikerketak kontuan hartuta diskurtso berri bat aurkeztuko dugu. Diskurtso honen arabera Islamaren hastapenak Ismlamak beste komunitate erlijioso batzuekin duen loturaren bidez ulertzen dira. Honek propaganda yihadistak plazaratzen dituen jabetze diskurtsoak deslegitimatzeko balio dezake, al-Ándalusen kasuan bereziki.

Irakurri gehiago

Helburuak

UNESCOren esparruan, Ondare Historikoaren kontzeptua eta haren legeria aztertzea eta labur ezagutzea.

Ikusten denaren eta paisaia monumentalaren garrantzia aztertzea, baita propaganda yihadistaren diskurtsoetan duen erabilera ere.

Informazio irekia emanez, pieza artistikoak nola kanporatzen diren eta nola saltzen diren ikustea. Enkante-etxeek, museoek eta ondare hori babesteaz arduratu behar duten ondare-unitateek zein zeregin duten ikastea.

Yihadismoa sustatzen duten propaganda bideoak egoera historiko jakin batzuetan aztertzea eta leku horiek zergatik aukeratu diren azaltzea. Zer garrantzi dute erlijio-aldarrikapenerako?

Islamaren Historia erabiltzea, eta batez ere haren kultura materiala ezagututa, talde terroristen ideologia erradikalari aurre egiten dion kontra-narratibako diskurtsoa sortzeko.

Yihad kontzeptua ezagutzea islam historikoaren kultura-esparruan, eta diskurtso erlijioso erradikaletan duen distortsioa. Testu koranikoetara eta Profetaren tradizioetara hurbiltzea. Islama osatzen duen benetako kultura-testuingurua ezagutzea, zibilizazio gisa. XIX. mendeko historizismoari dagozkion homogeneizazio diskurtsoak kentzea

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Metodologia: zuzendariak gidatutako diziplina anitzeko ikastaro bat emango da.

• Metodo historiko-kritikoa: ondoren zehazten diren helburuei buruzko ikerketen bidez sortutako datuak ematea.

• Kasu zehatzen azterketa praktikoa, albisteak, testu historikoak eta/edo bideoak irakurriz.

Ebaluazioa: Astero, aste horretan eman den edukiari buruzko test motako galderak dituen dokumentu bat bidaliko dute irakasleek, baita dokumentazio zehatzaren irakurketa eta bideoen bisualizazioa ere, eta horiei buruzko galderei erantzun beharko zaie.

Irakurri gehiago

Programa

2022-06-06 / 2022-06-12

Tema 1: BREVE INTRODUCCIÓN AL CONCEPTO DE PATRIMONIO HISTÓRICO Y EL TRATAMIENTO DEL PAISAJE MONUMENTAL ISLÁMICO.

2022-06-13 / 2022-06-19

Tema 2: LA COMPRA-VENTA Y SEGUIMIENTO DEL TRÁFICO ILÍCITO DE OBRAS DE ARTE. MODOS DE ACTUACIÓN SOBRE EL EXPOLIO PARA LA FINANCIACIÓN DEL TERRORISMO YIHADISTA.

La Unidad de Patrimonio de la Guardia Civil. Legislación actual en España sobre el expolio de sitios arqueológicos. La UNESCO y su papel en la venta ilícita del patrimonio. La INTERPOL.

2022-06-20 / 2022-06-26

Tema 3: NARRATIVAS VISUALES DE LA PROPAGANDA YIHADISTA. CANALES MULTIMEDIA CON ESCENARIOS HISTÓRICOS COMO TELÓN DE FONDO.

Los casos de Palmira, Mesopotamia, Egipto, Irak y Siria. Al-Qaeda y El DAESH en la apropiación de al-Ándalus.

2022-06-27 / 2022-07-03

Tema 4: LA HISTORIA COMO MÉTODO DE CONTRA-NARRATIVA.

Los inicios del Islam y su tergiversación histórica. Los discursos del siglo XIX. Nuevas propuestas para el desmontaje del “mito de al-Ándalus” y su utilización política en ambas orillas del Mediterráneo.

Zuzendariak

Belén Cuenca Abellán

CISEG

Irakasleak

Belen Cuenca Abellán

Matrikula prezioak

Matrikula2022-06-08 arte
106,00 EUR
90,00 EUR
74,00 EUR