JORNADA PROFESIONAL ONLINE EN DIRECTO - Ciudades para habitar: Diseño urbano colectivo

17.Ira - 18.Ira

Kod. X80-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau online zuzenean da, baina nahi izanez gero, PRESENTZIAL egiteko aukera dago. Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

Uda Ikastaro honetan hiri-diseinua ikuspegi integral eta inklusibo batetik jorratuko dugu. Hain zuzen ere, hiri bat bizigarria, integratzailea, osasuntsua eta bizitzarako erakargarria izatea eragiten duten faktoreei buruz hausnartuko da.

Jardunaldien ikuspegia holistikoa eta diziplinartekoa da, herritarren parte-hartzera hurbiladuko gara eta hark hiri-ingurunea eraldatzeko duen gaitasunera.

Bi saiotan, galdera egokiak egiten saiatuko gara, hiriaren eraldaketari eta sorrerari eragiten dieten egungo gaien erantzunak bilatzeko. Hala, Uda Ikastaroan landuko diren gaietako batzuk honako hauek izango dira: hiri-espazioaren kalitatea eta haren eraldaketa, lekuaren nortasuna, genero-ikuspegia, ahalduntzea, biztanleen osasuna, belaunaldien arteko harremana, jasangarritasuna eta, baita erabakiak hartzeko tresna eta teknologia berrien erabilera ere.

Helburuak

Hiri-inguruneen eta kanpo-espazioen diseinuak jasangarri eta osasungarri egiteko irizpideak ezagutzea

Irtenbide berritzaileak sustatzea kanpoko espazioen eraketan txertatzeko.

Pertsonen ahalduntzeari buruz hausnartzea eta hark hiri-espazioan duen eragina aztertu.

Analisi-metodologia berriak eta digitalizazioa bultzatzea espazio berriak diseinatzeko tresna gisa.

Funtzionaltasun berriak ahalbidetzen dituzten teknologiak eta produktuak ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak
  • Arkitektoak eta hirigileak. Hiri-eraldaketarekin eta hirien kudeaketarekin lotutako profesionalak. Erakunde publikotako eta udal-administraziotako teknikariak. Hiri-espazioaren esku-hartzearekin lotutako enpresak Ikasleak. Espazio publikoaren ezaugarriak

Kolaboratzaileak

  • Cluster Habic
  • Fundación Arquia
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Arkitektura eta hirigintza
    • Iraunkortasun Soziala
    • Iraunkortasuna
    • Zientzia eta teknologia
  • 17.Ira - 18.Ira
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu