Karmele Jaiorekin literaturaz

02.Ira - 03.Ira

Kod. L05-21

Ikastaroaren hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Karmele Jaioren literaturaz arituko gara Uda Ikastaro honetan eta horretarako, egilea bera izango dugu gure artean. Jaioren literatur ibilbidea aztertu duten adituekin solasean abiatuko gara eta bere unibertso literarioa alderik alde zeharkatzen duten obsesio eta helburuak izango ditugu hizpide. Hiru ipuin libururen egilea da Jaio: Hamabost zauri (Elkar, 2004)  Zu bezain ahul (2007, Elkar) eta Ez naiz ni (2012, Elkar), eta beste hainbeste eleberriena: Amaren eskuak (2006, Elkar);  Musika airean (2010, Elkar); eta azken Euskadi Sariaren irabazle den Aitaren etxea (Elkar, 2019). Horiekin batera, Orain hilak ditugu (2015, Elkar) poema liburua ere kaleratu du Jaiok, eta guztietan gailentzen da genero rolek mugatzen dituzten pertsonaien arteko ixilune, inkomunikazio edo desiretan barneratzeko gaitasuna. Emakumezkoak dira gehienetan Jaioren literatur lanetako protagonistak eta euren begirada, oroimen, edo keinuei esker barneratzen gara euren barrunbeetan, euren emozioetan. Mireia Gabilondok maisuki egokitu zuen Jaioren eleberri ezaguna bere Amaren eskuak (2012) filmean, eta bera ere gurekin izango dugu.

Helburuak

Karmele Jaioren obra aztertu eta obraz solas egitea.

 

Jaioren literatur lanetan nabermentzen den genero politikaz aritu eta baita maskulinitate/feminitate ereduez ere.

 

Karmele Jaioren literatur lanen zinema-egokitzapenez hausnarketa egin.

 

Jaioren obren itzulpenak aztertu.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Ikastaroa modu bimodalean eskainiko da eta hitzaldi, eztabaida nahiz Amaren eskuak pelikularen emanaldia barneratuko ditu.

Kolaboratzaileak

  • IRIZAR
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Artea eta Kultura
    • Bizitzaren bidaia
    • Donostia Kultura
    • Hizkuntzalaritza eta literatura
    • Euskal Kultura
  • 02.Ira - 03.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web