Kohesioa eta bizikidetza eraikitzen: Euskal lurraldeak eta lurraldetasuna XXI. mendean / Construyendo cohesión y solidaridad: territorios vascos y territorialidad en el siglo XXI

13.Ira - 15.Ira

Kod. G19-17

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko

Online matrikula

Matrikula inprimakia
bete eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Lurraldetasunaz ari garenean, zertaz ari gara? Gure herriari dagokionean, euskal lurraldeen arteko elkarren ezagutza eta sinergia sozio-ekonomiko eta kultural egokiak bideratzeko tresna politiko aproposen sorrerarekin dago lotuta lurraldetasuna. Euskal lurraldeak zeharkatzen dituzten ardatzak asko dira: kulturalak, sozio-ekonomikoak, sinbolikoak, giza-garapenari eta balio kolektibo partekatuei dagozkionak... Euskal lurralde historikoetan eta haratago, teilakatu egiten dira zeharkako ardatz horiek, trinkotasuna maila desberdinaz.

Ziurgabetasunaz, baina era berean, aukeraz beteriko garaia bizi dugu. Testuinguru honetan, hausnarketa inguruabar globalean kokatu beharrean gaude eta Euskal Herria XXI. mendeko munduan egokitzeko behar dituen tresnak, ikusmoldeak, eredu politiko, sozial eta ekonomikoak aztertzeko, eta batez ere, modu partekatuan garatzeko momentuan gaude.

Bestalde, demokratizazioaren aroan gaude. Giza garapena eta honekin lotutako gobernantza ezin uler daitezke kapitalaren, lurraldearen eta herritarren arteko mihizketa berrietan arreta jarri gabe. Aro honetan gizarte zibilean jarri behar dugu ñabardura.

Honetan oinarrituta, Eusko Ikaskuntzak egungo euskal egituraketa sozio-politikoaren baitan funtzionalki eta estrukturalki bizi ditugun aukerak, gabeziak, premiak eta xede berriak deskribatzeko prozesua du abian. Kohesioa helburu eta elkarkidetza medio, lurraldea eta lurraldetasunaz hitz egiteko gakoak identifikatzeko ariketa parte-hartzailea burutu dugu; arlo desberdinetan gurean eta munduan lurraldeari buruz lantzen ari diren kontzeptuen mapa eta, euskal lurradeen kohesioa eta bizikidetzari dagokionean, egoeraren diagnosi partekatua osatu dugu, alegia.

Ikastaro honetan lurraldetasunaren interpretaziorako jasotako kontzeptuen "zoru komuna" eta bide irekien aurkezpena eta hausnarketa bideratzea nahi dugu. Era berean, Euskal Herriko lurraldeetan sortutako ezagutza, nazioarteko komunitate sozial eta akademikoarekin nahi dugu kontrastean jarri mundu mailan gertatzen ari diren hausnarketa, proposamen eta esperientzietatik ikasiz.

 

¿Qué queremos decir cuando hablamos de territorialidad? La territorialidad está ligada a la generación de herramientas políticas apropiadas para canalizar el conocimiento mutuo y, sinergias culturales y socio-económicas entre los territorios vascos. Son diversos los ejes que actúan sobre los territorios -culturales, socio-económicos, simbólicos- en relación al desarrollo social y los valores colectivos compartidos.
Vivimos en una era de incertidumbre, pero a la vez llena de oportunidades. En este contexto, debemos ubicar el debate en un contexto global y reflexionar en torno a las herramientas que Vasconia necesita para adecuarse este mundo del s. XXI,; en torno a diferentes enfoques, modelos políticos, sociales y económicos. Y, sobre todo, destacando que estamos en un momento para realizar este análisis de un modo compartido.
Por otro lado, estando en la era de la democratización, el desarrollo social y la gobernanza relacionada con ese desarrollo, no se pueden entender sin la observación de los ensamblajes emergentes entre capital, territorio y ciudadanía. En esta era, debemos centrar el foco en la sociedad civil para la búsqueda de nuevos modelos de gobernanza.
Fundamentados en esto, Eusko Ikaskuntza tiene activado un proceso que busca describir los distintos elementos que configuran las oportunidades, carencias, necesidades y nuevas metas de la actual estructuración socio-política atendiendo fundamentalmente a una perspectiva funcional, que coadyuve a un alto nivel de bienestar de la ciudadanía y un importante profundización de la cultura democrática, con vistas a ofrecer una visión lo más completa posible de las posibles soluciones de futuro.
En este curso se abrirá a debate el “suelo común” conceptual y las vías abiertas identificadas para la interpretación de la territorialidad. Además, el conocimiento generado en los territorios de Euskal Herria, se contrastará con la comunidad social y académica internacional para compartir las reflexiones, propuestas y experiencias que a nivel mundial se están produciendo en torno al concepto de territorialidad.

Helburuak

Lurraldea eta lurraldetasunaren kontzeptualizazio eguneratua eta partekartuaren aurkezpena.

Lurraldetasunaren interpretaziorako kontzeptuen zoru komuna eta bide irekien aurkezpena eta hausnarketa bideratzea.

Euskal Herriko lurraldeetan sortutako ezagutza, nazioarteko komunitate sozial eta akademikoarekin kontrastean jarri.

Egoeraren diagnosi teoriko-praktiko partekatua zabaltzea.

Egituraketa sozio-politiko berri bateranzko etorkizuneko konponbideak eta erabakien proposamenen ardatzak irudikatzea

Presentación de una conceptualización actualizada y compartida de territorio y territorialidad.

Presentación del "suelo común" y vías abiertas conceptuales para la interpretación de la territorialidad.

Contrastar con la comunidad internacional social y académica el conocimiento generado en los territorios vascos

Difundir el diagnóstico teórico-práctico compartido del estado de la cuestión.

Presentar propuestas de futuro para una nueva estructuración socio-política.

Kolaboratzaileak

  • Eusko Ikaskuntza
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • Ikastaroak guztientzat
    • Zuzenbidea
  • 13.Ira - 15.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • PDFa eskuratu